Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak, zuzenean eta zeharka, Gipuzkoan garatzen diren hainbat gizarte-ekimen bultzatzen eta laguntzen ditu. Jarraian, herritarren erabilgarri dauden zerbitzu eta baliabide nagusiak deskribatzen dira.
Norentzat:
Zaintza eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen dituen zerbitzu eta prestazioetarako sarbidea ZURE UDALEKO Gizarte Zerbitzuen bitartez egiten da. Eskaerak dagokion udalari bidali beharko zaizkio.
1.
Gerturatu zure udalera
Jarri harremanetan zure udaleko Gizarte Zerbitzuekin eta azaldu zein den zure egoera.
2.
Aurkeztu eskatzen dizkizuten agiri eta datuak
Eskatu nahi duzun prestazio, laguntza edo zerbitzuaren arabera, zer informazio, dokumentu, txosten, ziurtagiri eta abar aurkeztu behar dituzun adieraziko dizu udalak.
3.
Ebazpena jaso
Udaleko eta Foru Aldundiko gizarte-zerbitzuek zure kasua aztertuko dute, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizute. Erantzuna baiezkoa bada, eman beharreko hurrengo urratsak zeintzuk diren azalduko dizkizute.