Gipuzkoak bigarren mailako arretarako Gizarte Zerbitzuetako Zentroen sare zabala du, pertsonak lagundu, zaindu eta artatzekoak, eta horietan beren premietara egokitutako zerbitzu, laguntza eta baliabide pertsonalizatuak eskaintzen dira, beren ongizatea, autonomia eta bizi-kalitatea ahalbidetzeko.
Gipuzkoako Gizarte Behatokia, Gipuzkoako gizarte zerbitzuetako zentro guztien direktorioa jasotzen duena, kolektibo guztiei zuzendua.
Gipuzkoako adinekoen zentroei buruzko xehetasun, informazio eta dokumentazio guztia.
Norentzat:
11 emaitza aurkitu dira
Adin nagusiko pertsonen eguneko zentroak
Nori zuzenduta:
- Mendekotasuna eta adineko pertsonak
- Zaintzaileak
Eguneroko jarduerak egiteko muga fisiko edota psikiko garrantzitsuak izateagatik, beren ohiko ingurunean beren premiak behar bezala ase ezin dituzten adin nagusiko pertsonei, mendekotasun-egoeran egonik, zuzendutako eguneko arretako zentroak dira. Zentroko egonaldian arreta indibidualizatu eta integrala eskaintzen da, lanegunetan (astelehenetik ostiralera) edo modalitate jarraituan (astelehenetik igandera). Gainera, eguneko zentroan aldi baterako egonaldiak egiteko modalitatea dago. Hor eskatzailea asteburutan eta jaiegunetan soilik joan daiteke.
Baliabide horren erabilera mugatu egin ahal izango da adin nagusiko pertsonak lanegunetan egunean zeharreko arreta baldin badu. Modalitate guztietan bermatzen da garraio-zerbitzua.
Jardunak erabiltzaileei, erabiltzaileen familiei eta komunitateari daude zuzenduta. Etxean laguntzeko beste baliabide eta prestazio ekonomiko batzuekin bateragarria eta osagarria da zerbitzua, esate baterako, Etxez etxeko laguntza zerbitzuarekin, FIZPE zerbitzuarekin eta LPPE zerbitzuarekin.
Tramitazioa eta informazio gehiago
Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako eguneko zentroa - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia-
HELBURUAK
Helburu orokorra da mendekotasun egoeran dauden adin nagusiko pertsonei eta beren familiei arreta indibidualizatu eta osoko egokia ematea, beren autonomia ahalbidetuz, eta beren bizi-kalitatea hobetuz.
Honako hauek dira helburu espezifikoak:
- Pertsonen eta beren familien premiak artatzea, beren autonomia hobetzeko programa egokiekin.
- Mendekotasun egoeran dagoen adin nagusiko pertsona bere etxean eta bere ohiko ingurunean egon dadin ahalbidetzea.
- Erabiltzaileen familiei arreta eta bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak zaizkien laguntza eta aholkularitza eskaintzea.
-
HARTZAILEAK
Eguneko zentroa, 65 urtetik gorako pertsonei egongo da, nagusiki, zuzendua, baldin eta Zainketa eta Gizarte Politika Departamentuak mendekotasun-egoeran dagoen pertsona modura sailkatuta badu, indarreko balorazio-eskalaren arabera; edo 60 urtetik gorako pertsonei, % 33ko mendekotasuna edo handiagoa badute.
Zerbitzua eskatzeko modua
1.
Balorazio-eskaera
Desgaitasuna duten adin nagusiko pertsonentzako eguneko zentroko plaza, pertsona bizi den herriko udaletxeko Gizarte Zerbitzuen bidez eskatzen da. Lehendabiziko urratsa da, udaletxeko gizarte-langilearekin, pertsonaren mendekotasun-balorazioa (MBD) eskatzea. Eskaera horiek Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazioen Sekziora eratortzen dira, balorazio hori egiteko eskumena duena.
2.
Plazak eskatzea
Behin MBD balorazioa eginda, non eskatzailea mendekotasuna duen pertsona modura (1, 2 edo 3 mailakoa) aitortua dagoen, udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langilearengana joko da berriro, eta dagokion eredua erabiliz, adin nagusiko pertsonentzako (65 urte edo gehiagokoa, edo 60 urte baino gehiagoko desgaitua) eguneko zentroan plaza eskatuko da.
3.
Ebazpena
Eguneko zentroan sartzeko plazaren eskaera Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zentroak Laguntzeko Sekzioan jaso ondoren, erreferentziazko gizarte-langileak eskaera hori baliozkotzeko beharrezkoak diren izapideak egingo ditu, besteak beste, plazarako gaitasunaren orientazioa, eta eguneko zentroko zerbitzuko itxaron-zerrendan sartzea.
Pertsona eskatzaileei espedientearen egoerari buruzko informazioa emango zaie, gutun bidez igorritako ebazpen batekin, itxaron-zerrendan onartua izan dela adieraztekoa, eta, ondoren, sekzioko profesionalekin zuzenean kontsultatu dezakete sortzen den edozein kontu.
Plaza huts bat dagoela jakinarazteaz, eguneko zentroko plaza eskuratzeaz eta kasuaren jarraipena egiteaz ere Mendekotasuna duten Pertsonentzako Zentroak Laguntzeko Sekzioko gizarte-langilea arduratuko da.
Adin nagusikoen egoitzak
Nori zuzenduta:
- Mendekotasuna eta adineko pertsonak
Egoitza horietan mendekotasun-egoeran dauden adin nagusiko pertsonei arreta ematen zaie, eta familiako etxearen alternatiba dira, pertsona horiei arreta osoko eta jarraitua eskainiz.
Zerbitzuaren helburu orokorra da erabiltzaileei osoko arreta ematea, beren premia pertsonalak asez. Arreta horren oinarri izango dira parte-hartzea, aukeratzeko gaitasuna eta ingurunea kontrolatzeko gaitasuna, eguneroko jardunak erabiliz beren gaitasun kognitiboak, funtzionalak eta psikosozialak garatzeko ardatz-eragile modura.
Edozein kasutan, haietako zerbitzuen artean, honakoak eskaintzen dira:
- Alojamendua
- Arreta zaintza pertsonaletan
- Mediku- eta erizaintza-arreta
- Arreta psikosoziala
Jardunak erabiltzaileei, erabiltzaileen familiei eta komunitateari daude zuzenduta.
Zentroen bilaketa
Adinekoen zentroak-
HELBURUAK
- Erabiltzaileei egunerokotasuneko jarduerak burutzeko beharrezkoak diren zaintzak eta laguntza pertsonala bermatzea, beren autonomia pertsonala mantentzeko ahalegina eginez eta, ahal den heinean, beren garapena sustatu eta eskastu daitezen ekidinez.
- Erabiltzaileek, beharrezkoa den laguntzarekin, ingurune komunitarioarekin harremanetan jarraitzeko eta bertan parte hartzeko jarduerak mantendu edo garatzea.
- Erabiltzaileek familiarekin eta beste egoiliar batzuekin edo bizitegi-bitartekoaz aparteko pertsonekin harremanak mantendu eta hedatu ditzatela eta, ahal den heinean, zentroko bizimoduan parte hartu dezatela.
- Haien segurtasun-sentimendua ahalbidetzea
-
HARTZAILEAK
Mendekotasun handiko egoeran (MBD eskalaren arabera) dauden 65 urte edo gehiagoko pertsonentzat lehenetsitako zerbitzua da. Dena den, mendekotasun larria edo neurrizkoa duten pertsonak ere zerbitzuko erabiltzaile izan daitezke. Edozein kasutan, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazio eta Orientazio Zerbitzu Teknikoek erabakiko dute pertsona horiek aipatu zentroetan sartu daitezkeen ala ez.
Ezohiko kasu modura, erabiltzaile izan ahalko dira, mendekotasun-egoeran dauden 65 urtetik beherako pertsonak, betiere, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazio eta Orientazio Zerbitzu Teknikoek balorazio egokia egiten badute.
Zerbitzua eskatzeko modua
1.
Balorazioa eskatzea
Mendekotasuna duten adin nagusiko pertsonentzako egoitzako plaza, pertsona bizi den herriko udaletxeko Gizarte Zerbitzuen bidez eskatzen da. Lehendabiziko urratsa da, udaletxeko gizarte-langilearekin, pertsonaren mendekotasun-balorazioa (MBD) eskatzea. Eskaera horiek Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazioen Sekziora eratortzen dira, balorazio hori egiteko eskumena duena.
2.
Plazak eskatzea
Behin MBD balorazioa eginda, non eskatzailea mendekotasuna duen pertsona modura (2 edo 3 mailakoa) aitortua dagoen, udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langilearengana joko da berriro, eta dagokion eredua erabiliz, adin nagusiko pertsonentzako (65 urte edo gehiagokoa, edo 60 urte baino gehiagoko desgaitua) egoitzan plaza eskatuko da.
3.
Ebazpena
Egoitzan sartzeko plazaren eskaera Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zentroak Laguntzeko Sekzioan jaso ondoren, erreferentziazko gizarte-langileak eskaera hori baliozkotzeko beharrezkoak diren izapideak egingo ditu, besteak beste, plazarako gaitasunaren orientazioa, eta egoitzako zerbitzuko itxaron-zerrendan sartzea. Pertsona eskatzaileei espedientearen egoerari buruzko informazioa emango zaie, gutun bidez igorritako ebazpen batekin, itxaron-zerrendan onartua izan dela adieraztekoa, eta, ondoren, sekzioko profesionalekin zuzenean kontsultatu dezakete sortzen den edozein kontu. Plaza huts bat dagoela jakinarazteaz, egoitzako plaza eskuratzeaz eta kasuaren jarraipena egiteaz ere Mendekotasuna duten Pertsonentzako Zentroak Laguntzeko Sekzioko gizarte-langilea arduratuko da.
Izapidea eta informazio gehiago hemen: Egoitza elektronikoan
Desgaitasuna duten pertsonentzako alojamendua
Nori zuzenduta:
- Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan
Desgaitasuna duten pertsonentzako alojamenduak etxebizitza edo bizitegi-zentro erako zerbitzuak dira, eta horietan alojamendua, laguntza eta egunerokotasuneko jardueren gainbegiraketa eskaintzen zaie desgaitasuna duten pertsonei. Zerbitzu horiek modu bereizian antolatzen dira, desgaitasun motaren eta behar den laguntza-intentsitatearen arabera. Gainera, aldi berean, ezinbestekoa da pertsonak alojamendu-zerbitzurako orientazio ona izatea. Zentroa orientazio horren arabera esleituko da.
Bestalde, desgaitasuna duten pertsonentzako alojamenduak integralak edo partzialak izan daitezke, eta horiek esleitzeko, pertsona eskatzailearen profila izango da beti kontuan. Ezberdintasun nagusia da izaera integraleko alojamenduetan, pertsonak eguneko 24 ordutan daudela zentroan, asteko egun guztietan; izaera partzialekoetan, aldiz, egoitzako egonaldia eguneko zentroetan edo zentro okupazionaletan egiteko egunean zeharreko arreta-zerbitzuekin osatzen da, lanegunetan.
Zentroen bilaketa:
Behagi: Gipuzkoako gizarte behatokia-
MOTAK
- Laguntza-etxebizitzak
- Egoitzak
-
MODALITATEAK
- Laguntza mugatua eskaintzen duten etxebizitzak
- Laguntza zabala eskaintzen duten etxebizitzak
- Laguntza orokorra eskaintzen duten etxebizitzak
- Laguntza zabala edo orokorra eskaintzen duten egoitzak, osasun arloko laguntza bereziarekin, edo portaerazko nahasmendu oso larriak artatzeko laguntza bereziarekin.
-
ALDAERAK
- Adimen desgaitasuna
- Autismoaren espektroko nahasmendua
- Nahasmendu mentala
- Desgaitasun mistoa
-
HELBURUAK
- Desgaitasuna duten pertsonen autonomia eta garapen pertsonala sustatzea
- Gizarteratu daitezen eta bizi-kalitate hobea izan dezaten ahalbidetzea.
Zerbitzua eskatzeko modua
1.
Balorazioa eta Orientazioa
Desgaitasuna duten pertsonentzako alojamenduak pertsona bizi den herriko udaletxeko Gizarte Zerbitzuen bidez eskatzen dira. Lehendabiziko urratsa da, udaletxeko gizarte-langilearekin, alde batetik, mendekotasunaren balorazioa (MBD) eskatzea eta, beste alde batetik, adin nagusiko pertsonaren (18 eta 64 urte bitartekoa) desgaitasunaren balorazioa eta baliabiderako orientazioa eskatzea. Eskaera horiek Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazioen Sekziora eratortzen dira, balorazio horiek egiteko eskumena duena.
2.
Plazak eskatzea
Behin balorazioak eginda, eta betiere, eskatzaileak desgaitasun-maila bat eta mendekotasun-egoera bat (I, II edo III maila) aitortuta baditu, eta alojamendu-zerbitzurako aldeko orientazioa baldin badu, udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langilearengana jo beharko du berriro, dagokion ereduaren bidez desgaitasuna duten pertsonentzako alojamendu-eskaera aurkezteko.
3.
Ebazpena
Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zentroak Laguntzeko Sekzioan alojamendu-eskaera jaso ondoren, erreferentziazko gizarte-langileak eskaera hori balioesteko beharrezkoak diren izapideak egingo ditu, eta eskatzaileari aldeko orientazioa eman zaion alojamendu-zerbitzuaren itxaron-zerrendan sartuko du. Pertsona eskatzaileei espedientearen egoerari buruzko informazioa emango zaie, gutun bidez igorritako ebazpen batekin eta, ondoren, sekzioko profesionalekin zuzenean kontsultatu dezakete sortzen den edozein kontu. Plaza huts bat dagoela jakinarazteaz, desgaitasun-plazan sartzeaz eta kasuaren jarraipena egiteaz ere Mendekotasuna duten eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonentzako Zentroak Laguntzeko Sekzioko gizarte-langilea arduratuko da.
Izapidea eta informazio gehiago hemen: Egoitza elektronikoa.
Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroak
Nori zuzenduta:
- Zaintzaileak
- Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan
Eguneko zentroko zerbitzuak egunean zehar arreta indibidualizatua eta integrala eskaintzen die desgaitasuna duten mendekotasun-egoeran dauden pertsonei. Zerbitzua modu bereizian antolatzen da, desgaitasunaren eta behar den laguntza-intentsitatearen arabera, eta, aldi berean, ezinbestekoa da pertsona eguneko zentroko zerbitzura egokituta egotea. Zentrorako esleipena orientazio horren arabera egingo da. Eguneko zentro guztiek garraio-zerbitzua barne hartzen dute.
Egoitzen bilaketa:
Behagi: Gipuzkoako gizarte behatokia-
MOTA
- Eguneko zentroak
-
MODALITATEA
- Laguntza mugatu-zabala duten eguneko zentroak, eta laguntza zabal-orokorra dutenak
-
ALDAERA
- Adimen-desgaitasuna
- Autismoaren espektroko nahasmenduak
- Nahasmendu mentala
- Desgaitasun mistoa
-
HELBURUAK
- Desgaitasuna duten pertsonen autonomia hobetzea edo mantentzea, beren muga funtzionalak konpentsatzea eta eguneroko jardueretarako laguntza ematea.
- Gizarteratu daitezen eta bizi-kalitate hobea izan dezaten laguntzea.
-
HARTZAILEAK
- Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroen zerbitzuak mendekotasun- eta desgaitasun-egoeran dauden 20 eta 64 urte bitarteko helduei zuzenduta daude.
Zerbitzua eskatzeko modua:
1.
Balorazioa eta Orientazioa eskatzea
Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroak pertsona bizi den Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez eskatzen dira. Lehenengo urratsa da Udaleko Gizarte Langilearen bitartez eskatzea, alde batetik, mendekotasunaren balorazioa (EVE) eta, bestetik, desgaitasunaren balorazioa eta adinez nagusia den pertsonari orientazioa ematea (18 eta 64 urte bitarteko pertsonak, 20 urte bitarteko pertsonak hezkuntza-etapa amaitu dutenak). Eskaera horiek Zaintza eta Gizarte Politikako Departamentuko Balorazio Atalera bideratzen dira, sail horrek baitu balorazio horiek egiteko eskumena.
2.
Plazak eskatzea
Behin balorazioak eginda, eta betiere, eskatzaileak desgaitasun-maila bat eta mendekotasun-egoera bat (I, II edo III maila) aitortuta baditu, eta eguneko zentroko zerbitzurako aldeko orientazioa baldin badu, udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langilearengana jo beharko du berriro, dagokion ereduaren bidez desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentrorako eskaera aurkezteko.
3.
Ebazpena
Zaintza eta Gizarte Politiketako Saileko zentroei laguntzeko atalean eguneko zentroaren eskaera jaso ondoren, erreferentziako gizarte-langileak eskaera hori baliozkotzeko beharrezko izapideak egingo ditu eta eskatzailea aldez aurretik gaituta dagoen eguneko zentroko zerbitzuaren itxaron-zerrendan sartuko du. Eskatzaileei espedientearen egoeraren berri emango zaie gutun bidez bidalitako ebazpen baten bidez, eta, ondoren, sortzen zaien edozein gai zuzenean kontsultatu ahal izango diete ataleko profesionalei. Lanpostu huts baten jakinarazpena, desgaitasun-plazan sartzea eta kasuaren jarraipena ere mendekotasuna duten eta desgaitasun-egoeran dauden pertsonentzako zentroei laguntzeko ataleko gizarte-langilearen bidez egingo da.
Tramitazioa eta informazio gehiago hemen: Helbide elektronikoa
Egoitza Unitate Soziosanitarioak (EUSS)
Nori zuzenduta:
- Mendekotasuna eta adineko pertsonak
- Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan
Egoitza Unitate Soziosanitarioak (EUSS) aldi baterako bizitegi-gailuak dira, arreta osoko eta jarraitua eskaintzen dutenak, eta mendekotasun iraunkor edo iragankorreko egoeran dauden pertsonei edota gizarte- eta osasun-zaintzako premia biziak behar dituztenei, prestazioak emateko diseinatuta daude berariaz, osasun arloko ospitaleratzearen eta egoitza-zerbitzu sozialaren edo ohiko bizilekuaren arteko trantsizio-espazio batean.
Zentroen bilaketa:
Adinekoen zentroak-
HELBURUAK
- Erabiltzaileei arreta pertsonalizatua ematea, beren laguntza-premiak asetzekoak, hala osasun arlokoak, nola esku-hartze psikosozialarekin eta zaintzarekin lotutakoak.
- Beren gaitasun kognitiboak, funtzionalak eta psikosozialak garatzea.
-
HARTZAILEAK
- Egoitza Unitate Soziosanitarioak aldi berean gizarte- eta osasun-arretako premia biziak dituzten mendekotasun iraunkor edo iragankorreko egoeran dauden pertsonei daude zuzenduta.
Zerbitzua eskatzeko modua
1.
Eskaera
Agindutako baliabideak dira, eta medikuaren eta gizarte-langilearen aldeko txostena behar dute, bai ospitale esparruan, bai komunitatean.
2.
Balorazioa
Eskaerak balorazio eta orientazio soziosanitarioko batzorde misto batek baloratuko ditu. Bertan erabakitzen da zerbitzurako eskaera eta esleitutako zentroa egokiak diren ala ez.
3.
Ebazpena jasotzea
Behin balorazioa eginda, bere etxean jasoko du ebazpenaren jakinarazpena.
Izapidea eta informazio gehiago hemen
Egonaldi ertaineko harrera-zentroa
Nori zuzenduta:
- Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak
Egonaldi erdiko edo luzeko harrera-zentroak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eta beren ardurapeko pertsonei aldi baterako babesa eta alojamendua emateko eskaerak artatzeko zentroak dira, betiere, pertsona horiek esku-hartze espezializatua eta integrala behar badute.
Egonaldi laburreko edo berehalako harrera-zentroa
Nori zuzenduta:
- Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak
Alojamendu segurua, berehala sartzekoa (24 ordu), premiazko eta egonaldi laburreko arretara bideratua. Indarkeria matxista bizi dutelako etxea utzi beharrean diren emakumeen dago zuzendua, ingurune babestu eta konfidentziala eskainiz.
-
HELBURUAK
- Integritate fisikoa eta emozionala babestea, eta hasierako egoera egonkortzea
- Berehalako segurtasuna bermatzea
- Berbiktimizazioa ekiditea
- Premiazko oinarrizko beharrak asetzea
- Egoerari buruzko balorazio profesional bat egitea
- Egonkorragoak diren baliabideetarako deribazioa prestatzea.
-
HARTZAILEAK
- Indarkeriaren biktima diren adin nagusiko emakumeak, edo emantzipatuta dauden adin txikiko emakumeak.
- Adin txikiko seme-alabak, edo beren ardurapeko beste pertsona batzuk.
- Aurretik salaketa ipini beharrik gabe, askotan.
- Beren egoera administratiboa edozein dela ere.
-
TIPOLOGIA
- Egonaldi laburreko berehalako arreta.
- Egonaldi ertaineko arreta.
Gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zentroak
Nori zuzenduta:
- Zaintzaileak
- Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan
Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetan arreta soziosanitario indibidualizatu, osoko eta errehabilitaziokoa eskaintzen da egunean zehar, eta mendekotasun-egoeran egonik, nahasmendu mental larria eta kronikoa duten pertsonei dago zuzendua.
Zentroen bilaketa:
Behagi: Gipuzkoako Gizarte Behatokia-
HELBURU OROKORRA
- Nahasmendu mental larria (NML) duen pertsonaren garapen pertsonal eta soziala ahalbidetzea, autonomia eta gizarteratzeko aukera emateaz gain.
-
HELBURU ESPEZIFIKOAK
- Errehabilitazioa eskaintzea eta bere autonomia pertsonalaren mailari eustea
- Muga funtzionalak konpentsatzea
- Hondar-sintomak gutxitzea
- Aurreikusi daitezkeen ospitaleratze psikiatrikoak ekiditea eta, beharrezkoa bada, Osasun Mentaleko Sarearekin kolaboratu eta nahasmendu mental larria (NML) duen pertsonari laguntza ematea, bere kabuz erabakita, ospitaleratzen denean.
- Beharrezkoa laguntzekin, bere etxean bizitza independentea garatzeko gai den pertsona alojamendu- edo egoitza-zerbitzu batean sartzea ekiditea, erabiltzaileak ingurune komunitarioak moldatu daitezen ahalbidetuz, ikaskuntza erabilgarriak eskainiz.
- Zaintzaileei laguntza ematea.
- Pertsona bere ingurune komunitarioan mantendu dadin ahalbidetzea.
-
HARTZAILEAK
- 18 eta 64 urte bitarteko pertsonak.
Zerbitzua eskatzeko modua
1.
Eskaera
Erabiltzaileak, aldez aurretik beren Osasun Mentaleko Zentroaren (OMZ) baliabiderako orientazioa eta egokitasun-balorazioa jaso ondoren, zentro horretatik eratorriko dira. Horretarako, zerbitzurako eskaera OMZ horretatik bertatik aurkeztuko da, edo udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik. Ezinbestekoa da mendekotasun-mailaren aitortza izatea (gutxienez I mailako MBD).
2.
Balorazioa
Eskaerak balorazio eta orientazio soziosanitarioko batzorde misto batek baloratuko ditu. Bertan erabakitzen da zerbitzurako eskaera egokia den ala ez.
Baliabide egokitzat jotzen denean, erreferentziazko. Errehabilitazio Psikosozialeko Zentro bat esleitzen da. Kasu guztietan arrazoitutako ebazpena ematen da.
3.
Ebazpena jasotzea
Eskatzaileak bere etxean jasoko du ebazpenaren jakinarazpena. Gainera, informazio zehatzagoa jasoko du bere Osasun Mentaleko Zentroan.
Izapidea eta informazio gehiago hemen.
Herritarren arreta
Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00
943 11 21 11
Egoitza nagusia:
Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia
Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea (943 11 21 11)