Gipuzkoak bigarren mailako arretarako Gizarte Zerbitzuetako Zentroen sare zabala du, pertsonak lagundu, zaindu eta artatzekoak, eta horietan beren premietara egokitutako zerbitzu, laguntza eta baliabide pertsonalizatuak eskaintzen dira, beren ongizatea, autonomia eta bizi-kalitatea ahalbidetzeko. 

Behagi 

Gipuzkoako Gizarte Behatokia, Gipuzkoako gizarte zerbitzuetako zentro guztien direktorioa jasotzen duena, kolektibo guztiei zuzendua. 

Gipuzkoako adinekoen zentroei buruzko xehetasun, informazio eta dokumentazio guztia.

Norentzat:

3 emaitza aurkitu dira

Adin nagusiko pertsonen eguneko zentroak

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Zaintzaileak

Eguneroko jarduerak egiteko muga fisiko edota psikiko garrantzitsuak izateagatik, beren ohiko ingurunean beren premiak behar bezala ase ezin dituzten adin nagusiko pertsonei, mendekotasun-egoeran egonik, zuzendutako eguneko arretako zentroak dira. Zentroko egonaldian arreta indibidualizatu eta integrala eskaintzen da, lanegunetan (astelehenetik ostiralera) edo modalitate jarraituan (astelehenetik igandera). Gainera, eguneko zentroan aldi baterako egonaldiak egiteko modalitatea dago. Hor eskatzailea asteburutan eta jaiegunetan soilik joan daiteke. 

Baliabide horren erabilera mugatu egin ahal izango da adin nagusiko pertsonak lanegunetan egunean zeharreko arreta baldin badu. Modalitate guztietan bermatzen da garraio-zerbitzua. 

Jardunak erabiltzaileei, erabiltzaileen familiei eta komunitateari daude zuzenduta. Etxean laguntzeko beste baliabide eta prestazio ekonomiko batzuekin bateragarria eta osagarria da zerbitzua, esate baterako, Etxez etxeko laguntza zerbitzuarekin, FIZPE zerbitzuarekin eta LPPE zerbitzuarekin. 

  • HELBURUAK

    Helburu orokorra da mendekotasun egoeran dauden adin nagusiko pertsonei eta beren familiei arreta indibidualizatu eta osoko egokia ematea, beren autonomia ahalbidetuz, eta beren bizi-kalitatea hobetuz. 

    Honako hauek dira helburu espezifikoak: 

    • Pertsonen eta beren familien premiak artatzea, beren autonomia hobetzeko programa egokiekin. 
    • Mendekotasun egoeran dagoen adin nagusiko pertsona bere etxean eta bere ohiko ingurunean egon dadin ahalbidetzea. 
    • Erabiltzaileen familiei arreta eta bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak zaizkien laguntza eta aholkularitza eskaintzea. 
  • HARTZAILEAK

    Eguneko zentroa, 65 urtetik gorako pertsonei egongo da, nagusiki, zuzendua, baldin eta Zainketa eta Gizarte Politika Departamentuak mendekotasun-egoeran dagoen pertsona modura sailkatuta badu, indarreko balorazio-eskalaren arabera; edo 60 urtetik gorako pertsonei, % 33ko mendekotasuna edo handiagoa badute. 
      

Zerbitzua eskatzeko modua

1.

Balorazio-eskaera

Desgaitasuna duten adin nagusiko pertsonentzako eguneko zentroko plaza, pertsona bizi den herriko udaletxeko Gizarte Zerbitzuen bidez eskatzen da. Lehendabiziko urratsa da, udaletxeko gizarte-langilearekin, pertsonaren mendekotasun-balorazioa (MBD) eskatzea. Eskaera horiek Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazioen Sekziora eratortzen dira, balorazio hori egiteko eskumena duena. 

2.

Plazak eskatzea

Behin MBD balorazioa eginda, non eskatzailea mendekotasuna duen pertsona modura (1, 2 edo 3 mailakoa) aitortua dagoen, udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langilearengana joko da berriro, eta dagokion eredua erabiliz, adin nagusiko pertsonentzako (65 urte edo gehiagokoa, edo 60 urte baino gehiagoko desgaitua) eguneko zentroan plaza eskatuko da. 

3.

Ebazpena

Eguneko zentroan sartzeko plazaren eskaera Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zentroak Laguntzeko Sekzioan jaso ondoren, erreferentziazko gizarte-langileak eskaera hori baliozkotzeko beharrezkoak diren izapideak egingo ditu, besteak beste, plazarako gaitasunaren orientazioa, eta eguneko zentroko zerbitzuko itxaron-zerrendan sartzea. 

Pertsona eskatzaileei espedientearen egoerari buruzko informazioa emango zaie, gutun bidez igorritako ebazpen batekin, itxaron-zerrendan onartua izan dela adieraztekoa, eta, ondoren, sekzioko profesionalekin zuzenean kontsultatu dezakete sortzen den edozein kontu. 

Plaza huts bat dagoela jakinarazteaz, eguneko zentroko plaza eskuratzeaz eta kasuaren jarraipena egiteaz ere Mendekotasuna duten Pertsonentzako Zentroak Laguntzeko Sekzioko gizarte-langilea arduratuko da. 

Adin nagusikoen egoitzak

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak

Egoitza horietan mendekotasun-egoeran dauden adin nagusiko pertsonei arreta ematen zaie, eta familiako etxearen alternatiba dira, pertsona horiei arreta osoko eta jarraitua eskainiz. 

Zerbitzuaren helburu orokorra da erabiltzaileei osoko arreta ematea, beren premia pertsonalak asez. Arreta horren oinarri izango dira parte-hartzea, aukeratzeko gaitasuna eta ingurunea kontrolatzeko gaitasuna, eguneroko jardunak erabiliz beren gaitasun kognitiboak, funtzionalak eta psikosozialak garatzeko ardatz-eragile modura. 

Edozein kasutan, haietako zerbitzuen artean, honakoak eskaintzen dira: 

  • Alojamendua 
  • Arreta zaintza pertsonaletan 
  • Mediku- eta erizaintza-arreta 
  • Arreta psikosoziala 

Jardunak erabiltzaileei, erabiltzaileen familiei eta komunitateari daude zuzenduta. 

  • HELBURUAK

    • Erabiltzaileei egunerokotasuneko jarduerak burutzeko beharrezkoak diren zaintzak eta laguntza pertsonala bermatzea, beren autonomia pertsonala mantentzeko ahalegina eginez eta, ahal den heinean, beren garapena sustatu eta eskastu daitezen ekidinez. 
    • Erabiltzaileek, beharrezkoa den laguntzarekin, ingurune komunitarioarekin harremanetan jarraitzeko eta bertan parte hartzeko jarduerak mantendu edo garatzea. 
    • Erabiltzaileek familiarekin eta beste egoiliar batzuekin edo bizitegi-bitartekoaz aparteko pertsonekin harremanak mantendu eta hedatu ditzatela eta, ahal den heinean, zentroko bizimoduan parte hartu dezatela. 
    • Haien segurtasun-sentimendua ahalbidetzea 
  • HARTZAILEAK

    Mendekotasun handiko egoeran (MBD eskalaren arabera) dauden 65 urte edo gehiagoko pertsonentzat lehenetsitako zerbitzua da. Dena den, mendekotasun larria edo neurrizkoa duten pertsonak ere zerbitzuko erabiltzaile izan daitezke. Edozein kasutan, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazio eta Orientazio Zerbitzu Teknikoek erabakiko dute pertsona horiek aipatu zentroetan sartu daitezkeen ala ez. 

    Ezohiko kasu modura, erabiltzaile izan ahalko dira, mendekotasun-egoeran dauden 65 urtetik beherako pertsonak, betiere, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazio eta Orientazio Zerbitzu Teknikoek balorazio egokia egiten badute. 

Zerbitzua eskatzeko modua

1.

Balorazioa eskatzea

Mendekotasuna duten adin nagusiko pertsonentzako egoitzako plaza, pertsona bizi den herriko udaletxeko Gizarte Zerbitzuen bidez eskatzen da. Lehendabiziko urratsa da, udaletxeko gizarte-langilearekin, pertsonaren mendekotasun-balorazioa (MBD) eskatzea. Eskaera horiek Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazioen Sekziora eratortzen dira, balorazio hori egiteko eskumena duena. 

2.

Plazak eskatzea

Behin MBD balorazioa eginda, non eskatzailea mendekotasuna duen pertsona modura (2 edo 3 mailakoa) aitortua dagoen, udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langilearengana joko da berriro, eta dagokion eredua erabiliz, adin nagusiko pertsonentzako (65 urte edo gehiagokoa, edo 60 urte baino gehiagoko desgaitua) egoitzan plaza eskatuko da. 

3.

Ebazpena

Egoitzan sartzeko plazaren eskaera Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zentroak Laguntzeko Sekzioan jaso ondoren, erreferentziazko gizarte-langileak eskaera hori baliozkotzeko beharrezkoak diren izapideak egingo ditu, besteak beste, plazarako gaitasunaren orientazioa, eta egoitzako zerbitzuko itxaron-zerrendan sartzea. Pertsona eskatzaileei espedientearen egoerari buruzko informazioa emango zaie, gutun bidez igorritako ebazpen batekin, itxaron-zerrendan onartua izan dela adieraztekoa, eta, ondoren, sekzioko profesionalekin zuzenean kontsultatu dezakete sortzen den edozein kontu. Plaza huts bat dagoela jakinarazteaz, egoitzako plaza eskuratzeaz eta kasuaren jarraipena egiteaz ere Mendekotasuna duten Pertsonentzako Zentroak Laguntzeko Sekzioko gizarte-langilea arduratuko da. 

Izapidea eta informazio gehiago hemen: Egoitza elektronikoan

Egoitza Unitate Soziosanitarioak (EUSS)

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Egoitza Unitate Soziosanitarioak (EUSS) aldi baterako bizitegi-gailuak dira, arreta osoko eta jarraitua eskaintzen dutenak, eta mendekotasun iraunkor edo iragankorreko egoeran dauden pertsonei edota gizarte- eta osasun-zaintzako premia biziak behar dituztenei, prestazioak emateko diseinatuta daude berariaz, osasun arloko ospitaleratzearen eta egoitza-zerbitzu sozialaren edo ohiko bizilekuaren arteko trantsizio-espazio batean. 

  • HELBURUAK

    • Erabiltzaileei arreta pertsonalizatua ematea, beren laguntza-premiak asetzekoak, hala osasun arlokoak, nola esku-hartze psikosozialarekin eta zaintzarekin lotutakoak. 
    • Beren gaitasun kognitiboak, funtzionalak eta psikosozialak garatzea. 
  • HARTZAILEAK

    • Egoitza Unitate Soziosanitarioak aldi berean gizarte- eta osasun-arretako premia biziak dituzten mendekotasun iraunkor edo iragankorreko egoeran dauden pertsonei daude zuzenduta. 

Zerbitzua eskatzeko modua

1.

Eskaera

Agindutako baliabideak dira, eta medikuaren eta gizarte-langilearen aldeko txostena behar dute, bai ospitale esparruan, bai komunitatean. 

2.

Balorazioa

Eskaerak balorazio eta orientazio soziosanitarioko batzorde misto batek baloratuko ditu. Bertan erabakitzen da zerbitzurako eskaera eta esleitutako zentroa egokiak diren ala ez. 

3.

Ebazpena jasotzea

Behin balorazioa eginda, bere etxean jasoko du ebazpenaren jakinarazpena. 

Izapidea eta informazio gehiago hemen

 

 

Herritarren arreta

Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00

943 11 21 11

Egoitza nagusia:

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia

Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea  (943 11 21 11)

Kontaktua