Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Azken orduetan hiru COVID-19 positibo atzeman dira Gipuzkoako egoitzetan

Azken orduetan hiru COVID-19 positibo atzeman dira Gipuzkoako egoitzetan

Azken egunean ere ez da heriotzarik izan, eta 74 pertsonak gainditu dute gaixotasuna.

Gipuzkoako egoitzetan COVID-19 hiru kasu positibo atzeman dira azken orduetan Donostiako Lamourous, Berra eta Alai-Etxe zentroetan. Bestalde, ez da heriotzarik izan bederatzigarren egunez jarraian, eta 74 dira dagoeneko alta epidemiologikoa jaso duten adinekoak.

Gipuzkoako egoitza-sarea 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dute eta, egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak zortzi zentrotan daude: Hernaniko Santa Maria Magdalena (3), Bergarako Mizpirualde (6), Donostiako Alai-Etxe (32), La Paz (1), Berra (9), Lamourous (13) eta Hermano Garate-San Ignacio (1). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean COVID-19 73 kasu positibo daude.

Zazpi dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 55 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 74 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 33 pertsona hil dira.

  

1262