"Gipuzkoa antzindaria eta eredugarria da berdintasunari eta kontziliazioari buruzko politika eta proiektuetan"
"Gipuzkoa antzindaria eta eredugarria da berdintasunari eta kontziliazioari buruzko politika eta proiektuetan"
"Gipuzkoa antzindaria eta eredugarria da berdintasunari eta kontziliazioari buruzko politika eta proiektuetan"
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako organoko zuzendariak Madrilen azaldu ditu Etorkizuna Eraikiz-en ildo eta proiektuak
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dela, Miren Elgarresta emakumeen eta gizonen berdintasuneko organoko zuzendariak Microsoft Españak antolatutako bilera batean parte hartu zuen atzo Madrilen. Topaketan zenbait eremu profesionaletako emakumeek parte hartu zuten (ekintzaileak, teknologoak, zuzendaritzetako kideak, kazetariak eta politikariak). Emakumeen ekintzailetasunaren inguruan hitz egin zuten, eta ideiak bildu zituzten emakumeek industria teknologikoan duten rola indartzeko. Elgarrestak esan zuenez, berdintasuna eta emakumea sektore horretan sartzea "ezinbestekoa ez ezik, berrikuntza bat da, lehiakorragoak egingo gaituena".
Elgarrestak azaldu zituen, berdintasunari eta kontziliazioari eta ardura partekatuari dagokienez, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan abiarazitako ildo eta proiektu pilotuak. Montserrat Pardo Microsoft Españako Erakunde Harremanetako zuzendariak, Aldundiak antolatutako Berdintasunaren eta Kontziliazioaren Kongresuan parte hartu zuenak urrian, nabarmendu zuen "Gipuzkoan berdintasun eta kontziliazioaren alorrean sustatu diren politikak eta proiektuak eredugarriak direla eta kanpora ere eraman daitezkeela".
Etorkizuna Eraikiz ereduak interes handia piztu du. Ekimenak lurraldearen etorkizunean eragin nahi du, eta, horretarako, estrategiak eta proiektuak abiarazten dira orain. Aldundiak gizarteko eragileekin partekatzen diren ekintzak abiaraztea sustatzen du. Foru erakundea enpresen eskutik doa arrakasta bermatzen duten ekimenak probatzeko, gai direnak sustatu nahi den aldaketaren traktore izateko, baina berdintasunaren eta kontziliazioaren eremuan ere. Horrela, hamar enpresatan hamar proiektu pilotu abian jarriko dira, 500 langileren parte hartzearekin, emakumeen eta gizonen arteko aldea murrizteko, familia, bizitza pertsonala eta lana bateratzeko formulak esperimentatzeko, eta erantzukizun partekatua sustatzeko.
Etorkizuna Eraikiz-eko proiektuek xede dute errealitatea aldatzea edo hobetzea, enpresetako berdintasuna kasu. Gipuzkoa lurralde industriala da, lurraldeko ekonomiaren motorra baita industria BPGren % 28 hartzen duenez gero; eta "sektore gizondua da hori, emakumearen presentzia testimoniala delarik", nabarmendu zuen Miren Elgarrestak. Berdintasuneko foru zuzendariak orobat nabarmendu zuen industria aurrera doala gizarteak egokitzeko duen gaitasuna baino azkarrago, "berdintasunari dagokionez bereziki", gehitu zuen. Horregatik, Elgarrestak nabarmendu zuen erantzun bat eman behar dela eta gizartean aldaketa bat sustatu behar dela.
2262