Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour “Une izugarria da Realeko zaletu eta gipuzkoar guztiontzat”

“Une izugarria da Realeko zaletu eta gipuzkoar guztiontzat”

Diputatu nagusiak Reala zoriondu du Kopako garaipenagatik, eta ospakizunetan arduraz jokatzeko deia egin du

Markel Olano diputatu nagusiak Reala zoriondu du gaur irabazi duen 2019/2020 Kopako titulua dela eta, Sevillan jokatu den finalean Bilboko Athletic Club taldea 0-1 garaitu ostean. “34 urteren ondoren, momentu sinestezina da Realeko zaletuentzat eta gipuzkoar guztientzat, oroitzeko moduko momentua”, esan du foru arduradunak. Hala ere, arduraz jokatzeko deia egin du, ospakizunei begira: “Arduraz gozatu behar ditugu egun hauek. Gipuzkoan badakigu galtzen eta irabazten, eta orain irabazten dakigula erakusteko unea da, eta gainera, COVID-19 pandemiaren garaian”. 

          Zentzu honetan, herritarrei arduraz jokatzeko eskatu die: “Zaindu gaitezen geure artean, eta zaindu gaitezen gizarte bezala”. Honela, distantziak mantendu eta jende-pilaketak ekiditean jarri du azpimarra. “Gauden momentuan egonda, pandemia testuinguru batean, hau da egoerak eskatzen duena. Eta esaten dudana esaten dut bihotza pozez gainezka dudala, inork kendu ezin digun barneko poz batekin”, nabarmendu du diputatu nagusiak.

  

1388