Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour 80 gipuzkoar baino gehiagok ospatu dute Aldundiak eta Surfrider-ek antolatutako Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna

80 gipuzkoar baino gehiagok ospatu dute Aldundiak eta Surfrider-ek antolatutako Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna

Abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatu da, herritarren lana eta esfortzua aitortzeko ekitaldia

2017/12/05

Abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatu da, herritarren lana eta esfortzua aitortzeko ekitaldia, ingurumen eta gizarte gaietan ematen duten laguntza altruista nabarmentzeko.

Aurtengo Nazio Batuen lemapean ‘Boluntarioak: Lehenak ekiten. Hemen. Leku guztietan’, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Surfrider Foundation Europe ordezkaritza espainiarrak, Euskadin 2014. urtetik egin den lanaren jakitun, ekitaldi bat antolatu dute Donostiako Aquariumean pertsona hauek omentzeko.  

Urtero Surfrider Espainiak Euskadiko 3 hondartzetan egiten duen Itsas-zaborra monitorizatzeko ekimenean parte hartzen dute ekitaldi honetako pertsonek. Itsas-zaborraren arazoa aztertzeko garrantzitsua da monitorizazioa; izan ere, itsasora 10.000.000 milioi tona hondakin iristen dira urtero. Arazo hau dela eta, Ipar-ekialdeko Atlantikoko itsas ingurunea babesteko hitzarmena eratu zen (OSPAR hitzarmena), Parisen sinatu zen 1992ko irailaren 22an eta honen bitartez EBak eta 15 gobernuk elkarlanean aritzen dira ipar-ekialdeko Atlantikoko itsas-ingurunea babesteko.

Maria eta Jose Ikastetxeko ikasleak izan dira ekitaldian, Zumaiako Inpernupe hondartzan egindako segimenduan parte hartu dute. Nagusilan taldekoak eta BHI Mutrikukoak ere izan dira; beraiek Mutrikuko Burumendi hondartzan egindako itsas-zaborren kontrolean parte hartu dute. Bestetik, Euskal Kostaldeko Geoparkean egindako elkarlanetik Gonzalo Torre Oleaga izan da, Geoparkeko Ingurumeneko arduraduna. Amaitzeko, Easo LHII-ko ikasleak izan dira, Donostiako Murgita kalan gauzatutako monitorizazioa parte hartzeagatik.

Ekitaldiari hasiera eman dio José Ignacio Asensio Bazterrak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Diputatuak. Gipuzkoako hondartzetako OSPAR monitorizazio kanpainan boluntarioek egindako lana eskertu die. Ondoren, Vanessa-Sarah Salvok, Surfrider Espainiako koordinatzaileak, Gobernuz Kanpoko 5Surfrider Espainiako Ingurumeneko Teknikariak, monitorizazioaren emaitzak aurkeztu ditu, eta jarraian, entitateei diplomak banatu zaizkie egindako lana eskertzeko.

Festako partaideek horma-irudi bat egin dute, lanak zer erakutsi dien idatzi dute. Hamaiketako batekin amaitu da ekitaldia eta Aquariumeko instalazioak bisitatu dituzte Gipuzkoako itsasertza babestu eta aztertzeko egin duten lana ospatzeko.  
  

1170