Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Adinekoen egoitzetan ez da aldaketarik izan azken orduetan

Adinekoen egoitzetan ez da aldaketarik izan azken orduetan

Gaur hilabete bete da COVID-19rekin azken heriotza atzeman zenetik.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzen egoeraren eguneroko balantzea egin du, eta 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatutako sarean, azken 24 orduetan ez dela aldaketarik izan adierazi du. Beraz, maiatzaren 10ean COVID-19rekin izandako azken heriotza atzeman zenetik hilabete bete da gaur; eta azken orduetan ere ez da kasu positibo gehiagorik izan, ezta alta berririk ere.

Gaur arte, guztira, 392 adinekok gainditu dute COVID-19 Gipuzkoako egoitzetan, 167 zendu dira eta lauk diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute; hurrenez hurren, %69,6, %29,7 eta %0,7. Pertsona bat da ospitaleko arreta behar duena, eta beste hirurak Eibarko Ospitaleko zentro soziosanitariora eraman dira gaur. Bozeramaileak azaldu duenez, hiru pertsona horiek ez dute arreta espezifikorik behar, sintomarik ez dutelako, baina unitate horretara eraman dituzte, birusa egoitza zentroan kutsatzeko eta zabaltzeko aukerak gutxitzeko.

Gaur egun, beraz, Gipuzkoan COVID-19 kasu positiboak dituen zentroa bakarra da, eta guztira 15ek utzi dute atzean birusa, kasu positiboak izan ondoren: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Aita Etxe, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra.

  

1266