Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Autobus zerbitzu berriek hobetu egingo dituzte Buruntzaldea eta Donostia arteko konexioak, irmotu egingo dituzte ospitaleetarako zerbitzuak eta baita estaldurak ere jaiegunetan eta gaueko ordutegian

Autobus zerbitzu berriek hobetu egingo dituzte Buruntzaldea eta Donostia arteko konexioak, irmotu egingo dituzte ospitaleetarako zerbitzuak eta baita estaldurak ere jaiegunetan eta gaueko ordutegian

Garmendia: “Eskualde osorako garraio publiko gehiago eta mugikortasun jasangarriagoa adierazten du proposamenak”

2018/05/04

Joan den legegintzaldiko parte-hartze prozesuaren emaitzak eta alegazioen prozesuan eskatutako hobekuntza ugari gehitu ditu Mugikortasuna Departamentuak aurkeztutako proposamenak.

Marisol Garmendia: “Eskualde osorako garraio publiko gehiago eta mugikortasun jasangarriagoa adierazten du proposamenak”.

Tolosa-Donostia lineak zuzeneko 53 zerbitzu berri izango ditu larunbatetan eta jaiegunetan; Lasarte-Oriak eguneroko 48 zerbitzu berri izango ditu eta 98 asteburuetan, eta orokortu egingo da Ospitaleekiko konexioa igandeetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentua azkentzen ari da proiektuaren xehetasunak Buruntzaldean Lurraldebusek ematen dituen garraio publikoko zerbitzuak berritu eta hobetzeko. Herritarren aldetik eskari handiagoa ziurtatu ahal izan den ibilbideetan, ordutegietan eta zirkunstantzietan garraio publikoko zerbitzuak gehitzea da proposamenaren oinarria. Erabiltzaileen premiak aztertu izan diren prozesuak bildu egin ditu joan den legegintzaldian garatutako parte-hartze prozesuak, jasotako eskaerak ziurtatzeko ezarritako behin-behineko zerbitzuen emaitzak, eta informazio prozesu publiko bat, non herritarrek aukera izan baituten euren iradokizunak alegazio bidez aurkezteko.

Eskualdean Lurraldebuseko zerbitzuak berritzeari ekitea izan da horren guztiaren emaitza, zerbitzu gehiago emanez. Mugikortasuneko diputatu Marisol Garmendiak hobekuntza horiek aipatzean adierazi duenez “Buruntzaldeko herritarrek Lurraldebuseko zerbitzu gehiago izango dituzte bermatuta Donostiara eta eskualdeko herrietara joateko, Ospitaleetako gunera eta Miramonera lanera, eta baita ikastetxeetara eta EHUko eta Deustuko unibertsitateetako campusetara ere; are gehiago, zerbitzu gehiago eskainiko ditugu, daudenak irmotuz eta zerbitzu berriak abian jarriz, orain arte lizitatu nahi izan ziren beste proiektu batzuetan jasotzen ez direnak eta jaso ez direnak: zuzeneko zerbitzu berriak egongo dira egunero Lasarte-Oriatik Donostiara; zuzeneko zerbitzu berriak Tolosa-Irura-Villabonatik Donostiara larunbat, igande eta jaiegun guztietan, urte osoan; zerbitzu berriak egongo dira Ospitaleetara igande eta jaiegun guztietan, urte osoan, eskualdeko herrietatik; asteburuko gaueko zerbitzu berriak egongo dira ostiraletatik eta jaiegun bezperetatik, eta gaueko zerbitzu berri bat Andoaindik Donostiara, Urumeako korridoretik”.

Horrek guztiak esan nahi du zerbitzu gehiago eskaintzea, dagoeneko dauden batzuk irmotzea, zuzeneko konexioetan bereziki, puntako orduetan zerbitzuak irmotzea, eta urtaroen zikloak eta sagardotegien garaia bezalako ekitaldi batzuek sorrarazitako premiei hobeto erantzutea. Marisol Garmendiak nabarmendu duenez “aurkeztutako proposamenak garraio publikoko zerbitzu gehiago finkatzen ditu, herritarren eskari handien duten ibilbideen estaldura hobea eskaintzen du eta aurrerapauso bat da Buruntzaldeko mugikortasun-eredu jasangarriago baterantz”.

Kopuru handitan, Tolosa-Donostia zuzeneko lineak 53 zerbitzu berri izango ditu asteburuetan, 27 larunbatetan eta 26 igandeetan. Lanegunetan orain dauden zuzeneko zerbitzuek jarraituko dute. Gainera, nabarmen gehitzen dira Gipuzkoako hiriburuaren eta Lasarte-Oriaren arteko ibilbideak, N-1 korridorearen erabiltzaileen % 70 biltzen dituztenak; guztira, 48 zerbitzu gehiago izango dira lanegunetan eta 98 gehiago asteburuetan. Gehikuntza horrek, gainera, funtsezkotzat jotzen diren ibilbide jakin batzuetan ere zerbitzu gehiago ematea esan nahi du. Hala, proiektu berriak 64 zerbitzu berri jasotzen ditu jaiegunetan Ospitaleetara: 28 Tolosatik, 18 Andoaindik eta, Urnieta eta Hernanitik eta 18 Lasartetik. Eskualdeko konexioei dagokienez Urumeako ardatzean zehar, gaueko 26 zerbitzu berri izango ditu ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan, urte osoan, Andoain, Urnieta, Hernani eta Astigarraga Donostiarekin konektatzeko.

Gainera, Tolosa-Irura-Villabona-Andoain-Lasarte lineak gaueko 14 zerbitzu berri izango ditu N-1etik, urte osoan, ostiraletan, larunbatetan eta jaiegun bezperetan Donostiarekin konexioa ziurtatzeko. Azkenik, zerbitzu gehiagorekin irmotuko dira lineak ekitaldi berezi jakin batzuetan, besteren artean: herriko jaiak, Real Sociedaden partida egunak, sagardotegien garaia eta udaldiko ordutegien gehikuntza. Mugikortasuneko foru arduradunak adierazi du esaldi batean laburbil daitezkeela hobekuntzak: “garraio publiko gehiago mugikortasun jasangarriago baten alde Buruntzaldean”.

  

1394