Azahara Domínguez diputatuak TBH emakidaduna bisitatu du, zeinek 2025 urtean flotaren ia % 90 ECO etiketa duten autobus hibridoez osatuta egongo den
Azahara Domínguez diputatuak TBH emakidaduna bisitatu du, zeinek 2025 urtean flotaren ia % 90 ECO etiketa duten autobus hibridoez osatuta egongo den
Azahara Domínguez diputatuak TBH emakidaduna bisitatu du, zeinek 2025 urtean flotaren ia % 90 ECO etiketa duten autobus hibridoez osatuta egongo den
Emakidadun hori 2020an sortu zuten Transitia eta Alsa garraio-enpresek, 48 autobus ditu Lurraldebusen, eta 140 langile ditu. Sortu zenetik, bat egin du Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak mugikortasun jasangarriago eta ekologikoago baten alde egiteko duen estrategiarekin, eraginkorragoak diren eta gutxiago kutsatzen duten autobus hibridoak gehituz

Azahara Domínguez diputatua TBH-ren instalazioetan
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua TBH emakidadunara joan da asteazken honetan, Lurraldebusen zerbitzua ematen duten enpresekin egiten ari den bilera-sortari jarraituz. Bisita hauen helburua beren eguneroko lana, instalazioak eta tresnak zuzenean ezagutzea da eta Gipuzkoako hiriarteko garraio publikoaren zerbitzua gero eta hobea izan dadin lankidetza moduak aurkitzea.
Tolosaldea Buruntzaldea Herritartekoa (TBH) Transitia eta Alsa enpresek 2020an osatutako sozietate kontzesionarioa da, 2021eko uztailean Lurraldebusen zerbitzua ematen hasi zena. Gaur egun, 48 autobus ditu eta 140 langile.
Yon Iturrik (TBHko gerentea), Alberto Almirantek (Transitiako gerentea), Luis García Panizok (Alsako ipar eremuko zuzendaria) eta Ibai Barinagarretenteriak(Alsako ipar eremuko operazio arduraduna) lagunduta, diputatuak enpresaren bulegoak, kontrol-postua eta tailerra ezagutzeko aukera izan du, eta bertatik bertara ikusi ditu Lurraldebusen zerbitzua emateko erabiltzen diren autobusak. Azahara Domínguezek azaldu duenez, legegintzaldia hasi zenetik zazpi autobus berri sartu dira, guztiak Mercedes Citaro Hybrid modelokoak, eta aurten mota bereko bi ibilgailu gehiago iritsiko direla aurreikusten da. Horren ondorioz, 2025. urtea amaitu baino lehen, flota osatzen duten 48 ibilgailuetatik 43, hau da, ia % 90, ECO etiketa duten hibridoak izango dira.
Foru arduradunak eskerrak eman dizkio TBHri, "Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua gero eta jasangarriagoa eta ekologikoagoa den mugikortasunaren alde bultzatzen ari den apustuarekiko inplikazioagatik", bai eta ematen duen zerbitzua hobetzen jarraitzeko duen prestasunagatik ere. Horren adibide da autobus guztietan heldulekuak jarri dituztela erabiltzaileek modu seguruagoan eta erosoagoan bidaiatu ahal izan dezaten, batez ere zutik bidaiatzen dutenentzat.
6,6 milioi bidaia 2024an
Azahara Domínguezek gogorarazi duen bezala, eskualde horretan guztira 6,6 milioi bidaia egin ziren 2024an, 2023an erregistratutako datuak % 12,52 hobetuz, eta TBH Lurraldebusen bidaia-kopuru handiena duen bigarren emakidaduna da, Oarsoaldean eta Bidasoan zerbitzua ematen duen Ekialdebusen atzetik.
Azaldu duenez, BU13k (Hernani>Astigarraga>Donostia) milioi bat bidaia baino gehiago erregistratu ditu, eta, horren ondorioz, ohiko indargarriak ezarri dira linea horretan. Ondoren, BU07 (Tolosa>Donostia herriz herri) dago, 880.378 bidaiarekin.
Erabiltzaileen profilari dagokionez, Azahara Domínguezek jakinarazi du hamarretik sei baino gehiago, % 65,71 zehazki, emakumeak direla eta % 34,29 gizonak.
"Oso kontziente gara ibilgailuen trafikoa dela klima-aldaketaren aurkako borrokan erronka nagusietako bat. Horregatik, garraio publikoaren erabilera hainbat neurriren bidez sustatzeaz gain, hala nola hobariak, 12 urtetik beherakoen doakotasun estrukturala edo Lurraldebusen egiten ari garen errefortzu eta zerbitzu berezien politika etengabea, gure flota berritzea eta modernizatzea bultzatu behar dugu, autobus jasangarriago eta eraginkorragoen alde eginez, kutsadura gutxiago sortuko dutenak eta herritar guztientzat erosoak eta irisgarriak izango direnak ", adierazi du Azahara Domínguezek.
"Gure emakidaduna guztiekin elkarlanean jarraituko dugu, gero eta zerbitzu hobea eta gure herritarren benetako beharretara egokituagoa emateko helburuarekin, eta 2025ean gure historiako aurrekonturik handiena izango dugu erronka horretarako: 61 milioi Lurraldebusentzat bakarrik, pertsona guztiek, errenta-maila edo bizilekua edozein dela ere, beren bizi-proiektuak baldintza berdinetan garatu ahal izateko erronkari aurre egiteko", amaitu du.
Bestalde, Transitiako gerente den Alberto Almirantek honako hau adierazi du: “TBH-n gure erabiltzaileen esperientzia hobetzeko zerbitzua etengabe hobetzeko konpromisoa dugu. Guretzat funtsezkoa da jasangarritasunaren eta ingurumenaren zaintzaren aldeko apustua. Gure aurreikuspenen arabera, hemendik bi urtera gure flota guztia autobus hibridoz osatuta egongo da. Eskerrak eman nahi dizkiegu Azahara Domínguez diputatuari eta bere talde osoari gure instalazioetara egin duten bisitagatik eta denbora honetan erakutsi duten lankidetza espirituagatik”.
4418