Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Azken orduetan ere ez da kasu positibo berririk atzeman

Azken orduetan ere ez da kasu positibo berririk atzeman

Azken 15 egunetan ez da COVID-19 dutenen heriotzarik izan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzen egoeraren eguneroko balantzea egin du, eta jakinarazi du azken orduetan ere ez dela aldaketarik izan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan COVID-19ari lotuta. Beraz, azken 15 egunetan ez da heriotzarik izan Gipuzkoako adinekoen egoitza sarean, 65 zentro eta 5.425 plaza dituena. Bozeramaileak gaineratu du azken 24 orduetan ez dela kasu positiborik ez altarik ere atzeman.

Joan den martxoaren 19an COVID-19 gaixotasunaren lehen kasu positiboak eman zirenetik, 373 lagunek gainditu dute gaixotasuna, 167 pertsona zendu dira eta 22k diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute, hurrenez hurren, %66,3, %29,7 eta %4. Egun, bi egoitza-zentrotan dituzte COVID-19 kasu aktiboak Gipuzkoan, eta horietako bat ospitalean dago.

Foru bozeramaileak “animo eta indar” mezu bat bidali nahi izan die gaixo dauden pertsonei eta haien familiei, eta hildakoen senitartekoei eta hurbilekoei ere doluminak erakutsi dizkie. “Une zailak izaten jarraitzen dute, eta egoera nabarmen hobetu bada ere, errealitate berrirako bidean zuhurtzia eta erantzukizun handiz jokatu behar dugu”. Horregatik, adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren lehentasuna dela “pertsona guztien osasuna, osotasuna eta ongizatea bermatzea”.

  

1245