Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Diputatuen kontseiluak 2019ko urriaren 14ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko urriaren 14ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2019/10/14
Foto Diputatuen kontseiluak...

DIPUTATU NAGUSIA

  • Informazioa ematea Herri Dirubideen Euskal  Kontseiluak 2019ko urriaren 11ko bilerari buruz.
  • Foru Dekretua, Gipuzkoako Foru Aldundiko oinarrizko departamentu egiturari buruzko uztailaren 1eko 19/2019 Foru Dekretua aldatzen duena.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean Adegiri: "Gipuzkoako garapen ekonomikoa eta enpresariala" proiektua garatzeko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea Urnietan GI-131 errepidearen Saihesbidea egiteko Proiektuaren partzelarioko 208 zk. finka (1-V-18/2002-A).  
  • Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea Urnietan GI-131 errepidearen Saihesbidea egiteko Proiektuaren 2. Proiektu Aldatuaren partzelarioko 213 zk. finka (1-V-18/2002-A).  

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Batzar Nagusiei eskatzea Ogasun eta Finantza Batzordean eskuordetzea foru arau proiektu honen onespena: "Zorraren amortizazio berezirako kreditu gehigarri bat onartzen duen foru arau proiektua".  

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zuzentzen zaizkien berehalako harrerarako edo egonaldi laburrerako zentroko (Urrats 1), egonaldi ertaineko zentroko (Urrats 2) eta autonomia pisuetako zerbitzua. 
  

115