Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Diputatuen kontseiluak 2019ko uztailaren 30eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko uztailaren 30eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2019/07/30
Foto Diputatuen kontseiluak...

DIPUTATU NAGUSIA

  • Kutxabank eta Laboral Kutxa entitateekin formalizatu den finantzaketa eragiketaren berri ematea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretua, Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa
  • Foru Dekretua, Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia izendatzekoa.
  • "MUBIL Fundazioa" foru fundazioaren estatutuak aldatzea.
  • "ZIUR Fundazioa" foru fundazioaren estatutuak aldatzea.
  • "Fundación ADINBERRI Fundazioa" foru fundazioaren estatutuak aldatzea.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Itsaso udalerrian eratu beharreko batzorde kudeatzaileko kideak izendatzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko behin-behineko langileei gordetako Lanpostu Zerrenda aldatzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrendan aldaketak egitea.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Berri ematea: Aldundiko departamentuek eta foru sektore publikoko entitateek aurkeztutako aurrekontu proposamenak 2020ko ekitaldiko aurrekontua emaitzetara bideratutako aurrekontua prestatzeko.
  • Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea) Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Berraztertzeko errekurtsoak ebaztea: Astigarragan GI-2132 errepidea 27. poligonoarekin lotzeko proiektua jendaurrean jartzeko tramitea ebazten zuen 2019ko maiatzaren 14ko erabakiaren aurka jarritakoak (2-NC-108/2017).

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea honako kontratu administratibo hau: Zumaian (Otezuri)  gerontologia zentro baten proiektua egin, eraiki, hirigintza lan osagarriak egin, ekipamendua jarri, ustiatu eta mantentzeko herri lanen emakida.
  • Aspace elkartearekin sinatutako kontratu-programa aldatzea: garuneko paralisia eta antzeko desgaitasunak dituzten pertsonei zerbitzuak eskaintzeko (III. eranskina: araubide ekonomikoa).
  • Residencia Berriz 1 S.L.U. entitatearekin sinatutako kontratu-programa aldatzea: desgaitasuna duten pertsonei zerbitzuak eskaintzeko (II. eranskina: langileen zerrenda eta III. eranskina: araubide ekonomikoa).
  • Emaus Gizarte Fundazioarekin eta Asociación Intercultural Kolore Guztiak elkartearekin sinatutako kontratu-programak aldatzea: gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonei arreta zerbitzuak eskaintzeko (I. eranskina: zentroak eta programak; II. eranskina: langileen zerrenda; III. eranskina: araubide ekonomikoa).
  • Asociación de Intervención Socioeducativa Kalexka elkartearekin sinatutako hitzarmena bertan behera uztea eta berria onartzea: gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonei arreta zerbitzuak eskaintzeko.
  

69