Diputatuen kontseiluak 2025eko abenduaren 16ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2025eko abenduaren 16ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/12/16

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jardueretarako udalei eta mankomunitateei zuzendutakoak. Aldez aurreko tramitazioa.
- "Euskal kulturaren eta euskal identitatearen gogoeta eta transmisioaren Jose Miguel Barandiaran Katedra" sortzeko, garatzeko eta mantentzeko lankidetza hitzarmenaren luzapena onestea. Aldez aurreko tramitazioa.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- 24/2025 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Villabonako bizikleta eta oinezkoentzako bidearen 25,280 kilometro-puntuan hasten den 1,833 kilometroko tartea, Foru Bizikleta Bideen Sarearen Katalogoan sartzekoa.
- Aldatzea Lasarte-Urnieta bizikleta eta oinezkoentzako bidea eraikitzeko proiektuaren obren kontratua.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Muturreko mendekotasuneko III+ mailarako Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoaren (LPPE) hileko gehieneko zenbatekoa onestea.
- Kontratazio espediente hau onestea: Eibarko Egogain zentroko mantentze-zerbitzuaren kontratazioa. Aldez aurreko tramitazioa.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea "foru sektore publikoko barneko informazio-sistema (salaketen kanala)" datu pertsonaletako tratamendu jarduera.
- Kontratazio espediente hau onestea: Foru Kontratazioen Zentralaren bidez ekipo informatikoak hornitzeko esparru akordioa.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Errentamendu kontratu hau erosteko aukerarekin onestea: Fraisoro adinekoen egoitza izeneko finkaren Matia Enea SL entitatearekin sinatu beharrekoa. Aldez aurreko tramitazioa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 25/2025 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Osagarriaren Erregelamendua onesten duena.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea Jasangarritasun Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentziak egitea Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen transferentzia Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
- Kredituen transferentzia sortzea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentziak egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
- Konpromiso kredituen sorrera Kabia foru organismo autonomoan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- CEIT zentro teknologikoa elkartearekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena onestea living lab bat ezartzeko Gipuzkoan mugikortasun autonomoaren eta konektatuaren inguruan.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Ataungo Udalaren alde ezohiko euriteek eragindako kalteak konpontzeko.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Euskal Mendi Museo Fundazioari, Azpeitiako erakusketa zentroaren eta Tolosako Dokumentazio-zentroaren instalazioak eta ekipamendua finantzatzeko.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Aranzadi Zientzia Elkartearen alde San Adrian-Lizarrate pasabideko indusketa arkeologikoko eremuan entibaziozko segurtasun-lanak egiteko.
- Dirulaguntza hau zuzenean jasotzeko eskaera: tunelak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 2004/54/EE Zuzentaraura egokitzeko (zuzentarau hori Europa barneko errepideen sareko tunelen segurtasunerako gutxieneko baldintzei buruzkoa da).
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako hainbat Herri Onurako Mendietako (HOM) baso-azalerak basoberritzea.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Arantzazuko Frantziskotarren Komunitatearen alde artxibo eta liburutegi espazioetako 17 leihoen ordezkapen integrala egiteko.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren alde kronometraje sistema elektroniko baten erosketaren finantzazioan laguntzeko.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Gipuzkoako Atletismo Federazioaren alde, lehiaketarako kirol materialaren erosketaren finantzazioan laguntzeko.
1151