Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2025eko abenduaren 2ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2025eko abenduaren 2ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2025/12/02
Diputatuen kontseiluko partaideak

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Adierazpen instituzionala. 2025eko Euskararen Nazioarteko Eguna.
  • Lankidetza hitzarmen hau aldatzea eta luzatzea: Mubil Fundazioarekin eta Massachusetts Institute of Technology erakundearekin sinatu beharrekoa City Science Lab Gipuzkoa eratzeko.
  • Lankidetza hitzarmen hau onestea: Euskorpora Elkartearekin, Euskorpus proiektuaren barruan, edukiak eta metadatuak lagatzeko, euskara adimen artifizialeko teknologietan integratzeko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Hitzarmen honen aldaketa eta gehigarria onestea: TECNALIA Research & Innovation fundazioarekin sinatutako hitzarmena, Eskuzaitzetan eraikin berri bat eraikitzeko.
  • Salgaiak garraiatzeko ibilgailuen gurpilak aldatzeko laguntza programako 2025eko deialdia (kreditua handitzea).

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Zarauzko Iturribide kaleko 12. zenbakian dagoen lokala erabiltzeko eskubidea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentutik desatxikitzea eta ontzat ematea Zarauzko Udalak aldez aurretik suntsiaraztea lokalaren erabilera-lagapen kontratua.
  • Hitzarmen honen Plan Ekonomikoaren eguneraketa onestea: Donostiako Loiolako Erriberako aldagunea finantzatu eta eraikitzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin, Euskal Trenbide Sareakin eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) enpresa-erakunde publikoarekin sinatutakoa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 22/2025 Foru Dekretua, abenduaren 2koa, maiatzaren 9ko 1/2025 Foru Araua partez garatu eta zenbait erregelamendutan aldaketak sartzekoa.
  • Konpromiso kredituen sorrera Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituen sorrerak Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea eta konpromisu kredituen transferentzia egitea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko errepideetako neguko bidezaintzarako urgarrien hornidura. Aldez aurreko tramitazioa.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • BSTK Fundazioaren 2025. urteko ekarpena onestea.

  

861