Diputatuen kontseiluak 2025eko irailaren 16ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2025eko irailaren 16ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/09/16

DIPUTATU NAGUSIA
- Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari izendatzea Don Bosco Paper Eskolako Batzar Nagusian.
- Datuen babeseko ordezkaria izendatzea hiru Lurralde Historikoen ordezkari izan dadin Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Kontseilu Aholku-emailean.
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- “Gipuzkoako Urrezko Plaka” emateko espedientea hastea.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Basoetako erdi mailako teknikari plaza batean pertsona bat karrerako funtzionario izendatzen zuen 2025eko ekainaren 10eko Diputatuen Kontseiluaren Erabakiaren aurka jarritakoa.
- Diputatuen Kontseiluari aurkeztea kontsulta, kexa eta iradokizunen 2024ko memoria.
- Aurkeztea Foru Administrazioaren gardentasuneko betebeharren 2024. urteko betetze mailari buruzko txostena.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Bergarako Mizpirualde Egoitzaren aldeko jaraunspena onartzea.
- Jabari publikotik desafektatzea eta besterengarritzat jotzea Vitoria-Gasteiz/Eibar Autobidea eraikitzeko proiektuko 127. zk partzelari dagokion lurzati bat. Tartea: Arlaban-Eskoriatza.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Arauaren proiektua, hainbat finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zergari buruzkoa.
- Foru Arauaren proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga-araudia Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren aldaketetara egokitzekoa eta beste zerga-aldaketa batzuk onestekoa.
- Onestea 2026. urterako aurrekontuen proiektua prestatzeko jarraibide ekonomikoak eta teknikoak.
- 2026-2029 urte anitzeko aurrekontu eszenatokia. Berri ematea.
- Konpromiso kredituak sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia Jasangarritasun Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Hornidura kontratu honen espedientea onestea: 6x6 Ekortzeko bi kamioi berri erostekoa; eta Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuko beste bi besterentzekoa .
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Lankidetza hitzarmen hau onestea: Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean sinatzekoa, NBEF eta LGNEF Europako fondoen kargura finantzatutako zuzeneko laguntzen eta landa garapenerako neurrien kudeaketaren inguruko jarduerak eskuordetzeko.
- Onestea XXIV. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak lehiaketaren oinarri arautzaileak eta deialdia.
1020