Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2025eko irailaren 30eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2025eko irailaren 30eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2025/09/30
Diputatuen kontseiluko partaideak

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: NATURKLIMA Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioaren egoitza izango den eraikina eraikitzeko eta urbanizatzeko obren kontratuaren prezioen ezohiko berrikuspenari buruzko Diputatuen Kontseiluaren 2023ko ekainaren 6ko Erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Onestea NATURKLIMA ABEE kontratistari ordaindu beharreko zenbateko gehigarria, Naturklima - Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioaren egoitzarako eraikina eraikitzeko eta urbanizatzeko obren azken prezioen salbuespenezko berrikuspenari dagokiona.
  • Dirulaguntza bat zuzenean ematea Gipuzkoako Merkataritza Ganberari, lurraldeko enpresetan iraunkortasuna funtsezko elementu gisa bultzatzeko.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Honako programa kontratuak aldatzea: Fundación Goyeneche de San Sebastián entitatearekin sinatutakoa, I. eta III. eranskinak, eta "Gautena" Asociación guipuzcoana de padres de afectados de autismo y otros trastornos del espectro autista entitatearekin sinatutakoa, II. eta III. eranskinak.
  • Aldatzea gizarteratze arloan hurrengo entitateekin sinatutako programa kontratuak: Erroak, Kalexka, Kolore Guztiak, Loiolaetxea, Peñascal eta Suspergintza.
  • Aldatzea 2025eko irailaren 10ean onetsitako oinarri espezifikoak eta 2025eko lehenengo deialdia, Gipuzkoako Lurralde Historikoan adinekoentzako egoitza-zentroetan plaza berriak ituntzekoak, Donostiako Txara I zentroko obrengatik lekuz aldatzearen ondorioz.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gastu gehigarria onestea Pertsonen Enpresa programako pertsonengan oinarritutako enpresa kultura bultzatzeko lerroan.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea Pasaiako Portu Agintaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Pasaiako Udalaren eta Sprilur SAren arteko hitzarmena, Sprilur SAk Pasaiako portuko Herrera inguruan eraikitzen ari den hirugarren sektoreko eraikin berriaren ingurunea berrurbanizatzeko.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerrientzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea, lurralde-kohesioari lagunduko dioten hiri-eremuak leheneratzeko eta/edo hobetzeko esku-hartzeak finantzatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Osagarriari buruzko Foru Arau proiektua.
  • Kredituen transferentzia sortzea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea  Mugikortasuna, Turismoa eta Lurralde Antolaketa Departamentuan.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Asociacion Mendiaren Etxea elkartearen aldeko zuzeneko dirulaguntza, Mendietxe Museoaren obraren 2. fasearen finantziazioan laguntzeko.

  

1940