Diputatuen kontseiluak 2025eko urriaren 14ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2025eko urriaren 14ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/10/14

DIPUTATU NAGUSIA
- Finantzen Euskal Kontseiluaren 2025eko urriaren 13ko bilera: berri ematea.
- Kultura Ondareko zuzendari nagusia eta Kultura Sustapeneko eta Gazteriako zuzendari nagusia Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari izendatzea Euskal Kultura Ondarearen Erakundeko Organoan.
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Urmuga Kultur Elkarteari Urmuga 2025 ekimena garatzeko, "Ipuskoa. Izanetik izena" proiektuaren barruan.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Irungo Arbes auzoan gizarte-zerbitzuen zentroa gauzatzeko obrari dagokion exekuzio proiektua, proiektua idazteko, zuzendaritza fakultatiboa egiteko, eraiki, hornitu eta ustiatzeko obra-emakida kontratatzeko espedientearen esparruan.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Itelazpi SArekin erakundearteko hitzarmen espezifiko bat onestea.
- Onestea Gipuzkoako Batzar Nagusiekin sinatu beharreko lankidetzarako protokoloa, enplegu publikoaren eskaintzak modu bateratuan antolatzeko.
- Kontratazio espediente hau onestea: ibilgailu arinak renting modalitatean hornitzeko esparru-akordioa.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Aguas del Añarbe SA entitatearekin Donostiako Ondarreta pasealekuko 20. zenbakian dagoen Uraren Etxea izeneko eraikina alokatzeko errentamendu-kontratua, gizarte-zerbitzuekin lotutako Gipuzkoako hainbat elkarte eta Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko beste zerbitzu batzuk kokatzeko.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Lezoko, Pasaiako eta Errenteriako Udalei Pasaialdea berroneratzeko proiektuetarako.
- Obra hau esleitzeko kontratazio espedientea hutsik deklaratzea eta berri bat onestea: Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateko fatxada birgaitzeko obra.
- Aldatzea Eskuzaitzetako E1-C lurzatiko 9.000 m2-ren gainean CIDETEC fundazioaren alde eratutako azalera-eskubidearen baldintzak.
- Sari hauen oinarri arautzaileak onestea: Gipuzkoako Zaindari Turismo Sariak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Kreditu gehigarria onestea Jasangarritasun Departamentuan.
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
- Zerga zehapenak barkatzeko espedientea ebaztea.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Urretxuko udalerriari eskualdatzea GI-3771 "GI-2632 errepidea (Urretxu)-Erratza, Santa Barbara baselizan barrena errepidea, osorik, eta GI-2632-13 lotunearen bide adarra, GI-3771 errepidearen hasieratik Aparicioko biribilguneraino, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide sarearen katalogoa aldatzea.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Gastu gehigarria baimentzea, nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko dirulaguntzen 2025eko deialdian.
1824