Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Diputatuen kontseiluak 2026ko urtarrilaren 13ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2026ko urtarrilaren 13ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2026/01/13
Diputatuen kontseiluko partaideak

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Zumaia eta Zestoa artean Narrondo-Iraeta bizikleta eta oinezkoen bidea eraikitzeko Proiektua (5.ibilbidea) (Arroagoikoa-Iraeta).

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • 2026 urterako Kontratazio Publikoaren Plana onestea.
  • Hamabost administrari karrerako funtzionario izendatzea.
  • Hogeitabi kanpainetan laguntzeko erdi mailako teknikari (3 hilabete) aldizkako lan kontratudun langile finko izendatzea.
  • Administrazio orokorreko teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintza onetsi zuen 2025eko azaroaren 18ko erabakiaren aurka jarritakoa.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Baserritar misto profesionalentzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak onestea.
  • Gastua baimentzea baserritar misto profesionalentzako dirulaguntzak 2026ko ekitaldian emateko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaile eta 2026ko deialdia onestea: landa-lurzoruaren lursailak mugatzeko udalei zuzendutakoak.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Carmen Adarraga sariaren oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea.

  

1571