Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Donostiako sexu erasoa gaitzetsi du Aldundiak

Donostiako sexu erasoa gaitzetsi du Aldundiak

Donostiako Udalak erasoa gaitzesteko gaur eguerdirako deitu duen elkarretaratzearekin bat egiten du foru erakundeak.

Donostian irailaren 19an emakume batek sexu erasoa jasan duela eta jarritako salaketaren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen irmoena azaldu nahi du gertaera honen aurrean eta bere laguntza eta babes gertukoena adierazi nahi die erasoa pairatu duen emakumeari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du Donostiako Udalak erasoa gaitzesteko gaur eguerdirako deitu duen elkarretaratzearekin eta bertan izango da Berdintasuneko foru zuzendaria, Miren Elgarresta. Halako gertaeren oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun falta dago eta emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak. Horregatik da horren garrantzitsua halako gertaerei erantzun publiko sendo bat ematea eta gizon eta emakumeen berdintasuna gauzatuko duten balioak etenik gabe sustatzea gizartearen alor guztietan.

  

1301