Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Egoitzetan bi COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan

Egoitzetan bi COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan

Bergarako Mizpirualde zentroko egoiliar batek gehiagok gainditu du gaixotasuna.

Gipuzkoako egoitzetan bi COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan Donostiako Lamourous eta Berra zentroetan. Bestalde, ez da heriotzarik izan eta beste pertsona batek gainditu du gaixotasuna, Bergarako Mizpirualdeko egoiliarra eta, beraz, 70 adinekok jaso dute alta epidemiologikoa gaur arte.

Gipuzkoako egoitza-sarea 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dute, eta, gaur egun, COVID-19an positibo emandako egoiliarrak zortzi zentrotan daude: Hernaniko Santa Maria Magdalena (3), Bergarako Mizpirualde (6), Donostiako Alai-Etxe (29), La Paz (1), Berra (8), Lamourous (7), Hermano Garate-San Ignacio (1) eta Zumarragako Argixao (8). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 63 COVID-19 kasu positibo daude.

Sei dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 54 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose erreferentzia zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 70 adineko pertsonak gainditu dute gaixotasuna eta 33 hil dira.

  

1302