Foru Aldundiak Zeraingo zeharbidearen segurtasuna hobetuko du trafikoa baretzeko neurriekin
Foru Aldundiak Zeraingo zeharbidearen segurtasuna hobetuko du trafikoa baretzeko neurriekin
GI-3520 errepideko jarduketak ibilgailuen abiadura motelduko du, galtzada altxatuko da eta espaloiak handituko, pilotalekuaren eta Ostatuaren ingurua babesteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak hasi ditu Zeraingo zeharbidean (GI-3520) trafikoaren abiadura baretzeko eta frontoiaren eta Ostatuaren inguruko eremuan segurtasuna hobetzeko lanak. Aurreikuspenen arabera, lanek abenduaren erdialdera arte iraungo dute, 8:00etatik 18:00etara, eta fresaketa eta asfaltatze lanetarako trafiko mozketa puntualak aurreikusten dira.
Lanen helburua da zeharbidea zeharkatzea seguruagoa eta erosoagoa izatea zeraindarrentzat, eta ingurunea babestuagoa egotea. Errepideak herria banatzen du, alde batean Udala eta Ostatu utziz, eta bestean frontoia eta etxebizitzak. Pertsona askok egunero gurutzatzen dute, eta helburua da ibilbide hori ibilgailuek abiadura txikian eta segurtasun bermeekin egitea.
Horretarako, trazadura aldatuko da tarte horren bi muturretan, bidean sigi-sagako desbideratze txikiak sortuz, eta, ondorioz, txandaka zirkulatu beharko da. Horri esker, ibilgailuak astiroago sartuko dira zeharbidean, eta arreta handiagoa jarriko dute gidariek. Aldi berean, galtzadaren plataforma espaloiaren kotarekin berdinduko da, zeharbideak 'kale itxura' izan dezan, errepidearena baino gehiago, eta espaloia handituko da, oinezkoentzako espazioa irabazteko.
1267