Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gipuzkoa Cooperak balantzea egin du informazio-gosari batean

Gipuzkoa Cooperak balantzea egin du informazio-gosari batean

Gosarian izan dira Biodonostia, Impact Hub, Aiala Ostalaritza Eskola eta Aspegiko ordezkariak, eta parte hartu duten proiektuen esperientziak kontatu dituzte.

2023/03/20
Gipuzkoa Coopera

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako eta Nazioarteko Lankidetzako Departamentuak informazio-gosari bat egin du gaur goizean, Gipuzkoa Cooperaren balantzea egiteko. Proiektu hori 2017an jarri zen abian, garapenerako lankidetza bultzatzeko, eremu horretan konbentzionalak ez diren baina gure lurraldean bertan eta hemendik kanpo sendo errotuta dauden erakundeen inplikazioaren bidez.

Donostiako Zinemaldiaz gain, Gipuzkoa Cooperan, artearen, kulturaren, zientziaren, kirolaren eta gastronomiaren munduko beste sei erakunde ospetsuk ere parte hartzen dute, hala nola Kukai Dantza Taldeak, Tabakalerak, Donostia International Physics Centerrek, Real Sociedad Fundazioak eta Karlos Argiñanoren Aiala Ostalaritza Eskolak. Erakunde horietako bakoitzak proiektu bat aurkeztu eta zuzentzen du, zeina garatuko baitu kulturaren, kirolaren edo zientziaren bitartez, munduko beste eremu batzuetako pertsona edo erakundeekin batera, bere ezagutza eta trebetasunak transmitituz garapen bidean dauden herrialdeetako komunitate jakin batzuen mesedetan. Munduko hainbat tokitako erakundeekin lan egin, lankidetza horretatik sor daitezen beren inguruneetan aldaketa eta eraldaketa eragiten duten pertsonak eta erakundeak. Gipuzkoatik mundura eta mundutik Gipuzkoara.

Diputatu sozialistak azpimarratu duenez «mundu bidezkoago eta solidarioago bat eraiki behar dugu, non pertsonen eskubideak ez dauden jaio edo bizi diren herrialdearen mende. Konpromiso horrek ere lotzen gaitu gure ingurune zuzenenean, Gipuzkoan, jasangarriak diren garapen politikekin konprometituz eta giza eskubideen errespetua eta pertsonen duintasuna erdigunean jarriz. Era berean, Gipuzkoa Coopera gobernantzaren eta lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustu irmoa da, Gipuzkoako etorkizuneko agendan txertatzen dena. Erronka horiek gure etorkizunerako dira, eta Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz ekimenaren bidez gidatu nahi ditu».

Informazio-gosarian izan dira Biodonostia, Impact Hub, Aiala Ostalaritza Eskola eta Aspegiko ordezkariak, eta parte hartu duten proiektuen esperientziak kontatu dituzte.

Biodonostiak ELLAS INVESTIGAN proiektuan parte hartu du. Mujeres por África GKEak sortutako proiektu honen helburua da Afrikako emakumeen lidergoa sustatzea ikerketa zientifikoan eta teknologia zientifikoaren transferentzian. Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak «Afrika 3Dn» izeneko proiektua sortu du. Proiektu horren helburua da Afrikako emakumeen lidergoa sustatzea ikerketan, 3D teknologia aplikatuz osasun eremuan.

Impact Hub-ek lagundu du Mauritanian zefalopodoen artisau arrantzarako irtenbide jasangarriak emateko proiektu batean.Bultzatutako proiektuaren izena da "POULPE: Irtenbide jasangarriak Mauritaniako artisau arrantzarako", eta bere helburua da egungo artisau arrantzako tresnak ordezkatuko dituzten gizarte eta ingurumen arloko irtenbide jasangarriak bilatzea, itsas hondoan plastikoa pilatzea saihesteko eta ingurumen inpaktua murrizteko.  POULPE Impact Hub Donostiak sustatutako proiektu bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako eta Nazioarteko Lankidetzako Departamentuak finantzatua, Lanaren Nazioarteko Erakundearekin (LANE) lankidetzan.

Aspegik ere Mujeres por África GKErekin lan egin du, Tanzanian eta Senegalen arrantza kooperatiba bat sortzen laguntzeko. Tanzanian eta Senegalen arrantza-kooperatiba bat sortzen laguntzeko. Khessani kooperatibako emakumeak ahalduntzea lortu dute, eta hegaztien kooperatiba bat sortu dute beren garapen pertsonal eta profesionalerako, eta horrek eragina izan du haien ingurunean.

Aiala Ostalaritza Eskolak, Pachacútec Fundazioarekin batera, Perun jantoki sozial bat sortzen lagundu du. 

Donostiako Zinemaldiak, INCA GKErekin batera, zailtasun eta desberdintasun egoeran dauden Latinoamerikako nerabeen ikus-entzunezko sorkuntza sustatzen lagundu du.

Kukai Kultur Elkarteak Addis Abeban (Etiopia) prestakuntza ematen eta dantza konpainia bat sortzen lagundu du.

Real Sociedad Fundazioa, Solidaritza Batzordeko Oscar Romerorekin batera, El Salvadorren egon da kirolaren bidez balioak ikasten laguntzeko, Ahuchapán udalerrian gazteen indarkeria prebenitzeko estrategia bat.  

CFM Materials Physics Center-ek ere ELLAS INVESTIGAN proiektuan parte hartu du, Mujeres de África GKErekin batera.

Arkeolanek Atacamako Unibertsitateko (Txile) Gizarte Zientzien eta Hezkuntza Zientzien Ikerketa Institutuari lagundu dio Tres Puntaseko arkeometalurgiako proiektu batean.

Tabakalerak horma-aldizkari bat egiten lagundu du, Donostian bizi diren marokoarrekin, artistekin eta sortzaileekin lankidetzan, Casablancako Tailerrarekin batera. 

  

2004