Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gipuzkoak apirilaren 17an eta 18an hartuko du Día C, gaztelaniazko publizitate-ekitaldirik garrantzitsuena

Gipuzkoak apirilaren 17an eta 18an hartuko du Día C, gaztelaniazko publizitate-ekitaldirik garrantzitsuena

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez, Pepa Rojo eta Curro Palmak, c de c-ko presidente eta zuzendari Nagusia, ostiral honetan Donostian aurkeztu dute Club de Creatividad-ek antolatutako ekitaldi honen 23. Edizioa, Gipuzkoan publizitate-industriako 3.000 profesional baino gehiago bilduko dituena.

2026/03/06
Azahara Domínguez diputatua, Día C-ren aurkezpenean

Azahara Domínguez diputatua, Día C-ren aurkezpenean


Datorren apirilaren 17an eta 18an, Donostiak Día C-ren edizio berri bat hartuko du, gaztelaniazko publizitate-ekitaldirik garrantzitsuena. 23. edizioa izango da, eta Donostian jarraian egiten den hamaikagarrena; horretan, publizitatearen eta komunikazioaren industriako 3.000 profesional baino gehiago bilduko dira gure lurraldean.

Azahara Domínguez diputatuak eta c de c-ko Pepa Rojok eta Curro Palmak ostiral honetan aurkeztu dute Donostian Club de Creatividadek antolatutako edizio berria. Inspirazio eta lankidetzarako gune gisa sendotzen ari den topaketa da, eta aurten “Ver para crear” lelopean egingo da.

“Gipuzkoarentzat aukera handia da urtero milaka profesional biltzen dituen tamaina honetako topaketa hartzea. Horregatik babesten ditugu kalitatezko proposamenak, balio erantsi handia ematen digutelako turismo-helmuga gisa eta gure turismo-estrategiarekin bat datozelako. Hamarkada bat baino gehiagoz etenik gabe gure lurraldean ospatzen den Día C honek aukera ematen digu kongresuen egoitza gisa dugun proiekzioa sendotzeko; izan ere, lehen mailako erakusleiho bihurtzen da, Gipuzkoaren potentziala eta ekimen bakoitzean jartzen dugun konpromisoa munduari erakusteko”, adierazi du diputatuak.

Halaber, Gipuzkoako turismo-industrian topaketa horiek sortzen duten eragin ekonomikoa azpimarratu du:

“Topaketa hau balio erantsi handiko turismoa indartzeko aukera bat da; helmugaren lehiakortasunari ekarpena egiten dion turismo profesionala, eta modu naturalean lotzen dena kulturaren, berrikuntzaren eta sormenaren alde egiten dugun apustuarekin”.

“Ziur nago edizio berri hau ere arrakastatsua izango dela, aurrekoetan gertatu den bezala. Gipuzkoan berrikuntzarekin, jasangarritasunarekin eta turismo arduratsuaren sustapenarekin dugun konpromisoa berresten dugu, bisitarientzat zein hemen bizi garenontzat onuragarria izan dadin”, amaitu du.

Berrikuntzez betetako edizioa
Pepa Rojok eta Curro Palmak azaldu dutenez, Club de Creatividaden 23. edizio honek geldialdi bat egitera, begiak zabaltzera eta inguruko mundua xurgatzera gonbidatzen du; errealitatea kontzeptu bihurtzeko. Kontzeptua kultura bihurtzeko. Sormena harriduratik jaiotzen baita, eta harridura begiradatik.

Edizio berriak UnaDeDos jaialdiaren zigilua mantentzen du, epaimahaien osaeran eta hizlarien kartelaren diseinuan genero-parekotasunarekiko konpromisoa sendotuz.
Programa hiru bloke nagusitan egituratzen da: Inspirazioa, Publizitatea eta Berrikuntza/Teknologia, eta Estatu Batuetatik, Erresuma Batutik eta Turkiatik etorritako hizlari nazional eta nazioartekoak izango ditu.
 

Inspirazioa
Inspirazio blokearen bidez kultura, lurraldea, zinema eta eszena uztartuko dira sormenaren motor gisa. Hizlarien artean izango dira, besteak beste:
Carlos Chaguaceda, **Museo del Prado**ko komunikazio-zuzendaria.
Ismael Torres, nekazaritza erregeneratibo eta gastronomia jasangarriko proiektu baten sustatzailea.
Marta Pazos, eszenografo eta zuzendaria.
Leticia Dolera, Más Mujeres Creativas ekimenarekin batera.
Ana de Alva eta Ilayda Celep, talentu emergentea ordezkatuz.
Eta zinema-zuzendaria J. A. Bayona.

Publizitatea
Publizitate blokearen barruan nazioarteko sormenaren erreferenteak bilduko dira:
Alvín Cruz, Los Angelesetik.
Sherina Florence, Londresetik.
Alaister Cotterill, **Spotify**ko Creative Lab-eko arduraduna.
Ricardo Llavador, **Unreality**eko Human & Creative Director.
Carito Kanashiro, Iberia eta Latam eskualdeko marketing arduraduna **tcc global**en.
Merche Alcalá, Disfrutar jatetxearekin lotua.

Berrikuntza eta Teknologia
Berrikuntza eta Teknologia blokearen ardatza pentsamendu estrategikoa eta aplikatutako teknologia izango dira.

Carlos Fenollosa, Optimus Price-eko CEOa eta Adimen Artifizialean aditua, sistema argitasunez ikustea proposatuko du, inertziatik sortzea saihesteko, eta AAren egiturazko eraginari buruz hausnartzera gonbidatuko du.

La Singularidad liburuaren egilea da; bertan, AAren eragin soziala, etikoa eta ekonomikoa aztertzen ditu, gizateriaren etorkizunari begira.

Miguel Espada, Espadaysantacruz-eko CEO eta sortzailekidea, eta SpecialGuestX-eko sortzailekidea, markak sistema bizidun gisa nola ulertu azalduko du, haren etorkizuna diseinatz

Sari-banaketa eta berrikuntzak bazkideentzat
2026ko Día C programaren amaiera apirilaren 18an, larunbata, izango da, 2026ko Sormenaren Sari Nazionalen banaketa-gala ospatuarekin.

Galan zehar Gazte Sortzaileen kategoriako sariak, Juan Mariano Mancebo Saria, c de c Ohorezko Saria eta kategoria profesionaletako metal guztiak banatuko dira, urteko lan nabarmenenak aitortuz eta gure herrialdean sormena bultzatzen duen talentua balioan jarriz.

Aurtengo edizioak, gainera, berrikuntza garrantzitsuak dakartza c de c elkarteko bazkideentzat, bi egunetan zehar bertaratutakoen esperientziari dagokionez. c de c-ko bazkideek lehentasunezko sarbidea izango dute bai Kursaalera bai auditorio nagusira, eta baita haientzat bereziki prestatutako akreditazio-mahaiak ere; horrela, hitzaldietan eta galan esperientzia lehenetsia bermatuko da.

Gainera, bazkide guztiek azken hamar egunetan Día C-rako eta Sormenaren Sari Nazionalen galara sarrerak aurrez erosteko epea izan dute.

Bestalde, ikasle bazkideek doan sartu ahal izango dute Día C-ra (edizio honetako abantaila gisa, bazkidetza-kuotaren barruan), eta auditorio nagusian egingo diren hitzaldi guztietara joan ahal izango dute industriako gainerako kideekin batera. Une bakar bat ere gal ez dezaten, gala zuzenean jarraitu ahal izango dute bereziki prestatutako ondoko areto batetik; bertan, emanaldiaz gain, haientzat berariaz pentsatutako ekintza bereziak ere egingo dira. Ekitaldia amaitu ondoren, postgala networking-ean ere parte hartuko dute, sektoreko profesionalekin espazioa eta elkarrizketak partekatuz.
Berrikuntza hauei esker, Día C 2026k komunitate izaera indartzen du, jaialdia belaunaldi berriei irekiz eta sortzen ari den talentuaren eta jada finkatutako profesionalen arteko lotura sendotuz.

Programa osoari buruzko informazioa: www.clubdecreatividad.com

  

2424