Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gipuzkoak klima-aldaketaren ondorioak aztertu ditu

Gipuzkoak klima-aldaketaren ondorioak aztertu ditu

Gipuzkoan krisialditik ateratzeko eta ekonomia suspertzeko, itun berdea behar da.

2020/09/07

José Ignacio Asensio: “Gipuzkoak sektore berdeetan kokatu behar du Europako fondoak eskuratzeko. Espainiak 70.000 milioi euro baino gehiago jasoko ditu, eta horiek funtsezkoak dira gure ekonomia modernizatzeko, ekonomia iraunkorragoa egiteko eta klima-aldaketari aurre egiteko”.

 

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako “Klima-aldaketaren aldaketak” Udako Ikastaroa inauguratu du. Ikastaro horrek hainbat esparrutako adituak biltzen ditu, klima-aldaketak gizartean eta gure bizimoduan izango dituen ondorioak aztertzeko.

 

Bere hitzaldian, Asensiok adierazi duenez, klima-aldaketaren ondorioez ari garenean, “eragiten digun orainaldi batez ari gara”. Hala erakusten dute, besteak beste, Ingurumeneko Departamentuak eta Naturklima Fundazioak egindako klima-aldaketaren aurrean Gipuzkoak izan duen egoerari buruzko lehen txosteneko datuek. Txosten horrek dio, besteak beste, gure lurraldean tenperatura 1,2 °-ra igo dela azken 50 urteetan; muturreko fenomeno meteorologikoek eragindako galerak 6,8 milioi euro hazi direla 2017an; eta Gipuzkoako biztanleriaren % 40k inpaktu larriak izango dituela berotzearen ondorioz.

 

Asensiok azpimarratu du trantsizio ekologikoa Gipuzkoako agenda politikoaren erdian kokatu behar dela, klima-aldaketaren aurkako borroka, hazkunde ekonomikoa eta pertsonen ongizatea bateragarri egingo dituen garapen iraunkorreko eredu baterantz aurrera egiteko. Ildo horretatik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren helburuak izan dira ekonomia zirkularra bultzatzea, energia berriztagarriak garatzea eta jakintzaren arloko enpresa eta eragileekin lankidetzan aritzea, Gipuzkoa lurralde jasangarria izan dadin.

 

Asensiok azpimarratu duenez, ekonomiaren susperraldia eta Gipuzkoako krisiaren irteera Europako fondoetara iristeko posizioan jarri behar dira, Green Deal edo Itun Berdearekin lotutako inbertsioak finantzatzeko. “Gure ekonomia eta inbertsioak Europak lehentasunezkotzat jo dituen sektoreetara bideratu behar ditugu, horiek izango baitira berreskurapenerako funtsen hartzaileak. Espainiak 70.000 milioi euro baino gehiago jasoko ditu, eta batzordeak hurrengo hamar urteetan bilioi bat euro mugitzeko konpromisoa hartu du”.

 

Foru arduradunak azpimarratu du Gipuzkoak Itun Berde baten bidez prestatu behar duela bere suspertze ekonomikoa. “Foru Gobernuak gizarteko sektore guztiekin lan egin behar du, alderdi hauetan: ekonomia zirkularra, ingurumenaren fiskalitatea eta klima-aldaketa, gazteei arreta berezia eskainiz”. Zeregin horri ekiteko, gure unibertsitate eta zentro teknologikoekin harremanak estutu behar dira, ezagutza zientifiko hobea izateko eta enpresekin eta ekintzaileekin lankidetzan aritzeko; “hori da Gipuzkoak behar duen suspertze berdea ahalbidetuko duen berrikuntzarako bidea”.

  

1184