Gipuzkoako Foru Aldundiak BIO arloari lotutako proiektu estrategiko berria Irunen kokatuko du, industria-sektore berri bat, kalitatezko enplegua, berrikuntza eta ongizatea sustatzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak BIO arloari lotutako proiektu estrategiko berria Irunen kokatuko du, industria-sektore berri bat, kalitatezko enplegua, berrikuntza eta ongizatea sustatzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak BIO arloari lotutako proiektu estrategiko berria Irunen kokatuko du, industria-sektore berri bat, kalitatezko enplegua, berrikuntza eta ongizatea sustatzeko
Ekimenak, Irun erreferentzia-gune gisa sendotuko du BIO eremuan, enplegu kualifikatua sortzea, talentua erakartzea eta aukera ekonomiko berriak garatzea bultzatuz. Proiektuak Gipuzkoarentzat dagoeneko estrategikoa den sektore bat indartuko du, aberastasuna eta berrikuntza sortzeaz gain, pertsonen osasuna, bizi-kalitatea eta ongizatea zuzenean hobetzen laguntzen duena.
Gipuzkoako Foru Aldundiak BIO arloko hurrengo proiektu estrategiko berria Irunen kokatuko du. Lurraldearen garapen zientifiko eta teknologikoan mugarri izango den ekimen horri esker, Gipuzkoak gaitasun eta azpiegitura berriak izango ditu balio erantsi handiko sektore batean. Proiektuak Donostian gaur egun garatzen ari diren gaitasunak osatu eta indartuko ditu, jarduera-sektore berrietara hedatuz. Aldi berean, Irun BIO arloko berrikuntzaren erreferente gisa sendotuko du, enplegu kualifikatua sortuz, talentua erakarriz eta garapen ekonomikorako aukera berriak sustatuz.
Irungo alkatearekin egindako bileran, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du hiriko “Aduana Zaharra” izenez ezagutzen den eraikinean 1.000 metro koadroko espazio bat hornitzeko asmoa duela proiektu estrategiko hau garatzeko. Horrela, ekimena udalerrian ezartzeko lehen urratsa eman da.
Proiektu estrategikoari esker, lurraldeak punta-puntako azpiegitura zientifiko eta teknologiko berria izango du, ikerketa aplikatua bultzatzeko, BIO arloko irtenbide berriak garatzeko eta horiek enpresa-sarera azkarrago transferitzeko. Horrela, Gipuzkoak etorkizunerako estrategikoa den sektore batean duen lehiakortasuna indartuko du.
Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak nabarmendu du apustu honek lurraldearentzat duen garrantzia: “Irunek Gipuzkoaren etorkizuneko protagonista izatea merezi du. BIO arloa errotik eraldatuko duen proiektu estrategiko bat izatea merezi du, industria-sektore berri bat sortuz. Pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea zuzenean hobetzen dituen esparrua da, eta, aldi berean, balio erantsi handiko enplegua sortu eta aukera berriak zabalduko ditu pertsonentzat, enpresentzat eta Gipuzkoa osoarentzat”.
Proiektu honen bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak berrikuntzan, ezagutzan eta lankidetzan oinarritutako garapen-ereduarekiko konpromisoa berresten du. Eraldatzeko gaitasun handia duten sektoreen alde egiten du, baita datozen hamarkadetan oparotasun partekatua sortuko duten ekimenen alde ere.
Irungo hautaketak lurraldearen ikuspegi estrategikoari erantzuten dio. Mugaz gaindiko hiri gisa duen posizioak, hazten jarraitzeko duen gaitasunak eta talentua, inbertsioa eta jarduera berritzailea erakartzeko duen potentzialak leku ezin hobea bihurtzen dute proiektu hau garatzeko, eta horri esker, hiria Europako Bio polo nagusietako bat izango da mugaz gaindiko espazio batean.
1198