Gipuzkoako hogei bat udalerritako ehun taberna baino gehiago hartuko dute parte hilaren 20ean, larunbata, Gilda Egunaren XI. edizioan
Gipuzkoako hogei bat udalerritako ehun taberna baino gehiago hartuko dute parte hilaren 20ean, larunbata, Gilda Egunaren XI. edizioan
Gipuzkoako hogei bat udalerritako ehun taberna baino gehiago hartuko dute parte hilaren 20ean, larunbata, Gilda Egunaren XI. edizioan
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Domínguezek eta Pintxoaren eta Gildaren Konfradiako arduraduna den Sonia Garciak, kofradiaren esanetan "Gipuzkoan ostalaritzan parte-hartze handiena duen gastronomia-ekitaldiaz" gozatzera gonbidatzen dute.

Azahara Domínguez eta Sonia García Gilda Egunaren aurkezpenean
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek eta Pintxoaren eta Gildaren Kofradiako arduradun Sonia Garcíak datorren larunbatean, hilak 20, Gilda Egunaren XI. edizioaz gozatzera gonbidatu dute. Kofradiaren esanetan hau da "Gipuzkoan ostalaritzak gehien parte hartzen duen gastronomia-ekitaldia”, hogei bat udalerritako ehun tabernak baino gehiagorekin.
Azahara Domínguezek eta Sonia Garcíak prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Donostian, eta aurtengo edizioaren nondik norakoak azaldu dituzte.
Diputatuak azaldu duenez, Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Deba, Donostia, Errenteria, Eskoriatza, Ezkio, Hondarribia, Irun, Ordizia, Orio, Pasaia (Donibane eta Trintxerpe), Tolosa, Usurbil, Zarautz, Zumaia eta Zumarragako ehun establezimendu baino gehiagok bat egin dute ekimenarekin.
"Gilda eguna duela hamarkada bat baino gehiago sortu zen, gure pintxo unibertsalenari omenaldi gisa. Hala ere, gaur egun urteko gastronomia-ekitaldi handienetako bat da, batez ere inplikatutako establezimenduei dagokienez. Gure udalerriak dinamizatzeaz gain, suspergarri ekonomiko garrantzitsua bihurtu da eskualde guztietan, parte hartzen duten tabernei ikusgarritasuna eskaintzen dielako eta bezeroak erakartzen dituelako", nabarmendu du diputatuak, eta ekitaldi horretaz gozatzeko garraio publikoa erabiltzera gonbidatu du; izan ere, gogorarazi duenez, "mugitzeko modurik erosoena, jasangarriena, baina, batez ere, seguruena da".
Bestalde, Sonia Garcia Gilda eta Pintxoaren Kofradiako arduradunak adierazi duenez, "aurten ere, Gipuzkoako ostalaritzak erantzun bikaina eman dio ekitaldi honi". "Hamaikagarren edizioa betetzen dugu, eta oraindik ere zer erantzun dugun ikusita, ilusio handiagoarekin lan egiten dugu, ahal bada", gaineratu du. Halaber, gildari egindako omenaldi berezi hori Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren eta gainerako babesleen laguntzari esker egin daitekeela gogorarazi du: JJJ kontserbak, Arribillaga, Igartza bedfood, D.O. Rueda eta Marco Real upeltegiak. Bodega Baigorri, Cafés Baque, Cash Lekuberri, Insalus, Cebanc, Bereziartua sagardoak, MIniature eta Urzante olioa ere aritzen dira elkarlanean.
Gilda Innova VII. Pintxo Txapelketa
Gilda Egunaz gain, abenduaren 16an, asteartea, Donostiako Cebanc sukaldaritza eskolan, Gilda Innova VII. Pintxo Txapelketa eta gilda-muntatzaileen VIII. Lehiaketa ospatuko dira.
Garcíak gogorarazi duenez, parte-hartzaileek "sormenezko bira eman beharko diote pintxo berezi honi". Sukaldariek gilda baten hiru osagaiak errespetatu beharko dituzte: piparra, oliba eta antxoa. Nahi beste osagai gehitu ahal izango dizkiete.
Gilda eta Pintxoaren Konfradiako arduradunak azpimarratu duenez, "proiekzio handiko lehiaketa da, eta urtetik urtera gero eta parte-hartze eta interes handiagoa ikusten dugu sukaldarien artean". Edizio berri honetan, 16 herritako establezimenduek hartuko dute parte.
Ion Aramendi, Gilda 2025eko enbaxadorea
Azkenik, Garciak iragarri du Ion Aramendi kazetaria izendatu dutela 2025eko Gildaren enbaxadore, eta donostiarrak "ilusio handiz" jaso duela saria. Aramendik ezin izan du prentsaurrekoan parte hartu, Madrilen konpromiso profesionalak dituelako, eta bideo baten bidez eskerrak eman ditu izendapen honengaitik. “Mila esker Pintxoaren eta gildaren embaxadore izendatzeagatik. Izugarri eskertzen dut errekonozimendu hau. Gilda eta donostiar pintxoa mundu osotik eramateko ardura dut, munduko pintxorik onena baita”, esan du.
1414