Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gipuzkoako salmentak % 2,8 igo dira lehenengo hamar hilabetetan, aurreko urtearen aldean

Gipuzkoako salmentak % 2,8 igo dira lehenengo hamar hilabetetan, aurreko urtearen aldean

Bai barne salmentak (+ % 3,8), bai esportazioak (+% 0,9) handitu egin dira denbora tarte horretan, 2024ko aldi bereko zifrekin alderatuta

2025/12/02

Gipuzkoako enpresen salmentak % 2,8 igo dira 2025eko urtarriletik urrira, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Barne-salmentak eta esportazioak % 3,8 eta % 0,9 gehitu dira, hurrenez hurren. Sektoreka, guztizko salmenten hazkunde metatua industria-sektorean (+%2,1) gertatu da neurri txikiagoan, eta eraikuntzaren (+%4,6) eta zerbitzu-sektorearen (+%3,4) hazkundeak hazkunde orokorra gainditzen du.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak garatutako Salmentei, Kanpo Merkataritzari, Enpleguari eta Soldatei buruzko txostenak agerian uzten du Europako merkataritza bazkide nagusien ahultasuna eta nazioarteko testuinguru ekonomikoaren ziurgabetasunak direla eta, horren ondorioz, Gipuzkoako enpresen esportazioak % 0,9 baino ez dira igo 2025eko lehen hamar hilabete hauetan, 2024ko aldi berarekin alderatuta. Salmenta hauen norakoari dagokionez, azterketak erakusten du EBrako esportazioak +% 1,1 hazi direla eta gainerako herrialdeetarako salmentak, berriz, +% 0,7.

Inportazioak % 2,3 handitu dira urteko lehen hamar hilabete hauetan. Eta erosketa horien jatorriari dagokionez, % 0,7ko igoera txiki bat ikusten da EBtik datozen erosketetan; eta, EBtik kanpoko herrialdeetatik datozen inportazioak, aldiz, % 7,1 igo dira.

Lan merkatuari erreparatuta, azken hilabeteetan nolabaiteko moteltzea nabari bada ere, Gipuzkoako lan merkatuak indartsu eta hazten jarraitzen du, eta, hala, lehen hamar hilabeteetan Gipuzkoako enpresek enplegatutako pertsonen kopurua % 0,5 igo da. Datuak sektoreka aztertuz gero, ikusten da hazkunderik handiena industrian (+% 0,9) eta eraikuntzan (+% 0,9) izan dela; zerbitzuetan, berriz, % 0,1 baino ez da igo.

Soldatei dagokienez, 2025eko lehen hamar hilabeteetan Gipuzkoako enpresek ordaindutako soldatak % 4,9 igo dira. Sektoreko bilakaera nahiko orekatua izan da soldatei dagokienez; hala ere, hazkunderik handiena eraikuntzan izan da (+% 5,3), industrian hazkundea % 4,8koa izan da eta zerbitzuetan % 4,9koa.

Salmentak urria

Salmenta osoak % 3,3 igo dira urrian, batez ere barruko merkatuari esker, non salmentak % 5,5 igo diren; izan ere, kanpoko salmentak -% 0,6 jaitsi baitira. Sektoreka, portaera positiboa ikusten da sektore ekonomiko guztietan, eta bereziki eraikuntzan (+% 27,6); industrian igoera % 2,0koa izan da, eta zerbitzuetan % 2,8koa.

Lan etekinak jasotzen dituzten pertsonen kopurua zertxobait igo egin da urrian (+%0,2). Enpresek hilabete honetan ordaindutako soldatak ere % 2,9 igo dira.

  

893