Gobernantza

Gobernantza

Gobernantza

Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Departamentua

Gobernantza ona Foru Aldundiaren nortasun ikur gisa finkatzea da departamentuaren helburu nagusia, barnera zein kanpora begira. Hauexek ditu lan ildo nagusiak: Aldundiaren giza baliabideak eta baliabide teknikoak sustatzea, enplegu publikoaren aldeko apustua eginez eta belaunaldi erreleboa ahalbidetuz; herritarrei arreta eta zerbitzu modernoak, arinak eta eraginkorrak eskaintzea, desburokratizazioa, datuen irekiera eta sareko gobernantza sustatuz; Gipuzkoako herritarrekin zein eragile sozial eta ekonomikoekin etengabeko interakzioa bermatzea, politika publikoak diseinatzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko prozesuan, eta herritarren partaidetzarako kanal berriak zabaltzea; eta azkenik, Gipuzkoa munduko eszenatokian kokatzeko internazionalizazio estrategia garatzea, mugaz gaindiko lankidetza indartuz. Hori guztia modu transbertsalean egingo da, politika hauetako gehienek gainerako departamentuen aktuazioan dutelako eragina.

Irune Berasaluze

Irune Berasaluze

Gobernantza diputatua

Irune Berasaluze Lazkano naiz. 1968an Mendaron jaio eta han bizi naiz, ezkonduta nago eta bi seme alaba ditut. Zuzenbide Ikasketak burutu nituen Deustuko Unibertsitatean Bilbon eta abokatu bezala aritu nintzen. Herrigintzak beti erakarri nau, etxean asko bizi izan delako politika. Amamarekin izaten nituen solasaldi ugari, bere gazte garaian bizi izan zituenak kontatzen zizkidanean, gerra aurretik Emakume Abertzale Batzan ibili zenekoak edo gerra garaikoak. Abertzaletasuna barne barneraino sartuta zeukan emakumea izan nuen amama eta neurri handi batean berari esker jarraitu dut politikaren bide hau. Herriaren eta herritarren alde lan egiteko modu bat bezala ulertzen dut politika eta horrela nire herriko zinegotzi izan nintzen lehenengo eta Alkatea ondoren. Ordutik, hainbat kargu izan ditut erakunde politiko eta herri administrazioan.

Zuzendaritzak


Jon Aldazabal

Araubide Juridikoko zuzendaria

Zuzendaritza honek hainbat ardatz ditu; Aldundiaren jardueren legezkotasunaren barne kontrola, lege aholkularitza orokorra eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahiz bere organoen defentsa epaitegietan. Halaber, Diputatuen Kontseiluko Idazkaritzak Batzar Nagusiekiko harremanak kudeatzen ditu.


Josu Agirre

Funtzio Publikoko zuzendaria

Zuzendaritza honek Foru Aldundiari zerbitzua ematen dioten pertsonen kudeaketa zuzena eta eraginkorra bermatzen du.

Zuzendaritzaren webguneak


Mikel Pagola

Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko-sozialeko zuzendaria

Gure zeregin nagusia parte-hartzea sustatzea da, hiritarrek Foru Aldundiaren politiken sortzean eta kudeaketan zer esana izan dezaten.


Iosu Arraiz

Administrazioaren Berrikuntzako zuzendaria

Arlo honen xedea da kudeaketa eredu eta metodologia aurreratuen ezarpena bultzatzea Foru Aldundian, eta baita Komunikazio Teknologia berrien erabilera eraginkorra sustatzea ere.

Zuzendaritzaren webguneak


Josu Idigoras

Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu zuzendaria

Zuzendaritzaren webguneak

Agrégateur de contenus

Departamentuko aktualitatea

'Etorkizuna Eraikiz', Bidasoa Activak antolatutako lan saioan

2017/10/09

'Etorkizuna Eraikiz', Bidasoa Activak antolatutako lan saioan

Imanol Lasa diputatuak dinamika aurkeztu die enpresetako eta hezkuntza zentroetako 40 ordezkariri

'Europar leihatila' abiarazi da, toki entitateei aholku emateko

2016/01/27

'Europar leihatila' abiarazi da, toki entitateei aholku emateko

Gaur aurkeztutako Europar Proiektuaren Bulegoaren bitartez, finantziazioa, sareetako parte-hartzea eta itunak sustatuko ditu europar esparruan

'Humanismoa, Etika eta Zientzia Elkarrizketak' saioaren bederatzigarren edizioa

2016/05/01

'Humanismoa, Etika eta Zientzia Elkarrizketak' saioaren bederatzigarren edizioa

Andoni Luis Aduriz, chef ospetsua, Daniel Innerarity, filosofo eta idazlea, Kirmen Uribe eta Anjel Lertxundi idazleak eta Mª Carmen Gallastegui, ekonomilaria Mariasun Landarekin batera bilduko ditu.