Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Ingurumenaren Mundu Eguna

Ingurumenaren Mundu Eguna

«Airearen kutsadurarik gabeko Planeta batek batzen gaitu».

2019/06/05

Jose Ignacio Asensio: «Aukera bikaina dugu gure egunerokoan sortzen dugun airearen kutsadura murrizteko ditugun ohiturei buruz hitz egiteko».

Gaur, 2019ko ekainaren 5a, Ingurumenaren Munduko Eguna da. Aurten, aukeratu duten gaia «Airearen Kutsadura» da.

Ingurumenaren aldeko mundu osoko jardunaldi honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak guztion ekintzaren aldeko dei bat egiten du, mundu osoan milioika pertsonari zuzenean eta orobat guztioi eragiten digun arazo larri horri aurre egiteko.

«Ingurumenaz ari garenean, eta bereziki aireaz eta kutsaduraz ari garenean, Planetaz ari gara. Edozein lekutako airearen kutsadurak, zuzenean jasaten dutenen bizitza kaltetzeaz gain, berotze globala areagotzen du, Lurra kaltetzen du eta hurrengo belaunaldiarekiko elkartasunik eza erakusten du», esan du José Ignacio Asensio jarduneko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak.

Osasunaren Mundu Antolakuntzaren esanetan, mundu osoko 10 pertsonatik 9k segurtasun mailak gainditzen dituzten kutsadura mailak jasaten dituzte.

Jarduneko foru diputatuak esan du 2019ko ekainaren 5a aukera bikaina dela gipuzkoarrek hausnar dezagun zer egin dezakegun gure egunerokoan airea gutxiago kutsatzeko.

Zentzu honetan, airea kutsatzeko iturri nagusiak, hausnartu beharrekoak, hauek dira:

•             Etxebizitza:
Berogailuak gutxiago erabili, batez ere erregai fosilak, egurrak eta biomasako beste erregai batzuk erretzen dituzten tximiniak.

•             Garraioa:
Garraioa karbono dioxidoaren emisioen % 25 da, eta gora doa. Egin beharrekoa hausnarketa ibilgailu partikularraren versus garraio publikoaren erabilerari buruzkoa da, baita gidatzeko moduari buruzkoa ere. Eta, ibilgailu berri bat erosteko unean, elektrikoaren alde egin behar da, eta, ezin bada, hibridoen alde.

•             Nekazaritza:
Lehen sektorean, airearen kutsaduraren bi iturri nagusiak dira, batetik, ganadua (metanoa eta amoniakoa sortzen baititu), eta, bestetik, nekazaritza hondakinen erreketa. Gutxi gorabehera, berotegi efektuko gasen % 24 nekazaritzatik, silbikulturatik eta lurren erabileratik dator.

•             Hondakinak:
Gipuzkoan, legealdi honetan, konpondu dugu arazo hau. Orain, ahalegin pertsonala handitu behar dugu plastikoei eta etxeko hondakinen banantzeari dagokienez.

Azkenik, orobat esan behar da airearen kutsadura osoa ere ez dela giza jardueraren ondorio. Sumendiek, hauts ekaitzek eta beste prozesu natural batzuek ere sortzen dituzte arazoak.

  

1406