Kultura Departamentuak ‘Sustraiak eta ahotsak. Raíces conectadas’ proiektua abiarazi du, komunitate migratzaileei ahotsa emateko eta horiek Gipuzkoako bizitza kulturalaren parte aktibo izan daitezen sustatzeko gunea
Kultura Departamentuak ‘Sustraiak eta ahotsak. Raíces conectadas’ proiektua abiarazi du, komunitate migratzaileei ahotsa emateko eta horiek Gipuzkoako bizitza kulturalaren parte aktibo izan daitezen sustatzeko gunea
Kultura Departamentuak ‘Sustraiak eta ahotsak. Raíces conectadas’ proiektua abiarazi du, komunitate migratzaileei ahotsa emateko eta horiek Gipuzkoako bizitza kulturalaren parte aktibo izan daitezen sustatzeko gunea
Hiru saio izango ditu ekimenak: lehenengoa urriaren 28an izango da, Maikel Rodriguez kubatarraren eskutik. Azaroan, Booloo Senegal-en txanda izango da, eta abenduan, Ecocrea Kolonbiako erakundearena. Saio guztiek bi zati izango dituzte. Lehena, identitateari eta bizi-esperientziei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko; bigarrena, berriz, kultura-adierazpenei buruzkoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak ‘Sustraiak eta ahotsak. Raíces conectadas’ proiektua jarri du abian, lurraldean bizi diren eta bertako parte aktibo diren pertsona eta komunitateen ahotsak entzun, ikustarazi eta horiei espazioa ematea helburu duen proiektua. Ekimena, momentuz, hiru saiotan gauzatuko da, kultur adierazpen, identitate eta bizi-esperientzia ezberdinen arteko topaketa sustatzea helburu dutenak.
Goizane Álvarez Kulturako foru-diputatuak adierazi duen bezala, ‘Sustraiak eta ahotsak. Raíces conectadas’ ekimenak ez du iragankorra izan nahi, bere helburua baita parte hartzen duten pertsona eta kolektiboek beren esperientzia saio jakin batean partekatzeaz gain, Gipuzkoako kulturaren panoraman parte hartzea, haren sare sortzaile eta sozialean integratuz: “Migrazio-komunitatearen integrazioaz hitz egiten dugunean, askotan gai funtzionalez ari gara, eta haiek ere bai. Hau da, integratuta egotea lan bat izatearekin lotzen da, etxe bat izatearekin… Baina integrazioa da bizi zaren lekuaren parte aktibo izatea, bizitza sozial eta kulturalaren parte izatea sustrai horiek atzean utzi gabe. Komunitate guztiak Gipuzkoako kultura dira, eta migratzaileen komunitateak haien sentsibilitateak entzuteko, haien tradizioak partekatzeko eta lurraldeko kultur programazioan ere inplikatzeko espazio bat izan dezaten nahi dugu”, esan du.
Hiru saio
‘Sustraiak eta ahotsak. Raíces conectadas’ egitasmoak hiru saio izango ditu oraingoz. Lehena urriaren 28an izango da, Ester Castiñeira eta Maikel Rodriguezen arteko elkarrizketa batekin. Amaieran, Son talde kubatarraren kontzertu labur bat izango da, Rodriguezek berak (perkusioa), Alejandro Martinez Chavezek (tronpeta), Susana Alonso Martinezek (ahotsa) eta Yamel Romero Sotok (pianoa) osatua.
Bigarren saioa azaroaren 12an izango da, eta Booloo Senegal (‘Taldea egin’ senegaldarrez) erakundeak egingo du; hirugarrena, berriz, abenduaren 9an izango da, Ecocrea kolonbiarren eskutik.
Saio guztiak gazteleraz izango dira eta arratsaldeko 19.00etan hasiko dira Donostiako Santa Teresa Komentuko Areto Nagusian, Koldo Mitxelena Kulturunearen egungo egoitzan.
2122