Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour KutxaKultur Festibalean errefuxiatuen aldeko elkartasuna

KutxaKultur Festibalean errefuxiatuen aldeko elkartasuna

Itxasok dio beharrezkoa dela herritarrak sentsibilizatzea, desberdina denaz ez fidatzera garamatzaten gaixotasun eta fobia sozialen kontra

2016/07/10

 

Gipuzkoako 13 artistak ilustrazioak egingo dituzte Donostia Kutxa Kultur Festibala 2016n parte hartuko duten taldeetan oinarrituta erakusketa ibiltari bat eratzeko eta merchandising bat martxan jartzeko. Bertatik ateratako etekina errefuxiatuei laguntzeko materiala erosteko erabiliko da.

Kultura, Turismo, Gazteria eta Lankidetza Departamentua DONOSTIA KUTXA KULTUR FESTIBALArekin elkarlanean arituko da Arteko, Elkartasuneko eta Musikako proiektu batean. Horretarako, Festibalak 25.000 euroko ekarpen bat jasoko du Foru Aldundiaren eskutik.

DONOSTIA KUTXA KULTUR FESTIBALA erreferentziazko Festibal bihurtu da musika independentearentzat eta Gipuzkoako gazte jendearentzat.Bost urte daramatza musika independentearen ekitaldi garrantzitsu izaten Gipuzkoako agenda kulturalean; 20 eta 40 urte bitarteko publikoa bertaratzen da.BBK (Bizkaia) eta Azkena Rock (Araba) festibalekin batera, Euskadiko musika zirkuitu garrantzitsuena da, gazteriaren sektore batean baloreak eta konpromisoa transmititzeko kulturaren bitartez.  60.60.000 pertsona igaro dira Festibaletik urte hauetan.Urte honetako edizioa handia izango delakoan gaude, besteak beste Bloc Party, Catpower !!! (Chk Chk Chk), Belako, Berri Txarrak, El Inquilino Comunista edo Young Fahers taldeak izango ditugulako bertan.

DONOSTIA KUTXA KULTUR FESTIBALAk Foru Aldundiaren esku utziko du Festibala, errefuxiatuentzako elkartasunezko eta babesezko balio nagusiak transmititzeko, bereziki mingarria den une honetan.Arteuparte Gallery-k aukeratutako hamahiru  artistak parte hartuko dute kanpaina honetan.

Festibalak serigrafia eta kamiseta edizio zenbakitu bat ekoitziko du obra bakoitzeko.Udan zehar FNACen, Arteuparte Gallery-n eta Skünkfunk-en salduko dira, eta etekina errefuxiatuei laguntzeko materiala erostera bideratuko da, Zaporeak GKE-aren bitartez.Orobat, Festibalak informazio-stand bat jarriko du Parkean, eta bertan saltzen den materialetik ateratako etekinak kausa horretara bideratuko dira.

Obra guztiekin erakusketa ibiltari bat antolatuko da, udan zehar Skünkfunk-etik, Foru Aldunditik, Arteuparte Gallery-tik eta FNACetik igaroko da eta Igeldoko Jolas-parkean amaituko du, Festibalaren ospakizunarekin batera.

“Sirian jasaten ari diren 5 urteko krisi humanitarioaren ostean, balantzea mingarria da. Bostehun mila pertsonak bizia galdu dutela uste da, hau da, Siriako biztanleriaren % 10 baino gehiago, eta beste bost milioi pertsonak babesa bilatu behar izan dute beste herrialde batzuetan.Dagoeneko, historia garaikideko exodo handienetariko bat da, Europako erakundeen geldotasunaren aurrean” azaldu du Denis Itxaso Kultura, Gazteria eta Lankidetza Diputatuak.

Diputatuak ziurtatu du kanpaina horren helburua gazteriaren artean sentsibilizazioa eta mobilizazioa eragitea dela.Lankidetzan ere apustu egin dugu kultura eraldaketa sozialerako tresna gisa erabiltzearen alde. Horregatik, interesgarri deritzogu Festibal honen gisako plataforma kultural bat erabiltzeari, izan ere, jende gazte andanari heltzen denez, baliagarria da kontzientziak suspertu eta gazteak, errefuxiatuak bizitzen ari diren egoera bidegabearen jakinaren gainean egon daitezen ez ezik, mobilizatu eta haien mundua aldatzen ere saia daitezen”.

Itxasok, beste behin, Europako erakundeei errefuxiatuen dramaren aurrean arduraz, erantzukizunez eta humanitatez jarduteko eskatu die eta aldarrikatu du “erakunde publikoen papera beharrezkoa dela planetako beste leku batzuetatik datozen horietaz ez fidatzera garamatzaten gaixotasun eta fobia sozialak errotik kentzeko”.

Honako hauek dira hautatutako hamahiru artistak:

AMAIA ARRAZOLA (Catpower)

Gasteizko ilustratzailea. Bartzelonan bizi da.Karrera publizitate-sormenaren alorrean hasi zuen, urte batzuk eman zituen Mccann Erickson Madrid-en, baina, nekaturik, zerotik hastea erabaki zuen.Hiriz aldatu eta Madrildik Bartzelonara joan zen bizitzera.

Izugarri atsegin du marraztea, diseinu grafikoa, tipografia, serigrafia, zeramika, joskintza eta brodatua, ipuinak, antzinako gauzak, gauza bitxiak, OHEak, adarbakarrak, yetia, Less aintzirako munstroa, arrosa, urdina, bioleta, konstelazioak, ohearen eskuinaldea, pizza, burgerrak, irabiatuak eta koalak.

IKER AYESTARAN (Bloc Party)

Donostiako ilustratzailea. Haren ilustrazioak egunkarietan, aldizkarietan, iragarkietan eta liburuetan ageri dira.Haren lana, besteak beste, hauek eman dute ezagutzera: Communication Arts (Award of Excellence), Proyecta (Best poster Award 2015 ), 3×3 Conteporary Illustration, American Illustration, Society for News Design, 200 Best Lurzers Archive, eta World Press Cartoon.

DAVID NAVASCUES  (Chk Chk Chk)

David Navascues artista, ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa da.Bartzelona eta New Yorketik igaro ostean, gaur egun, Donostian bizi da.

Ilustratzaile gisa jardun du edizio eta iragarkien alorrean honako bezero hauentzat: New York Times, Wall St.Journal, Levi´s, London Times, Lancome, Taschen, Air Canada, AOL/Time Warner, BMW, Forbes Magazine, Luire Japan, Korean Air, Newsweek, The Guardian, United Airlines, Vespa, EMI Records, Heineken Jazzaldia, Mahou, Eroski, Telefónica, eta abar.Haren lana Communication Arts-erako, Lürzer´s Archive-erako eta Illustration Now-erako hautatua izan da.

MIKEL CASAL (Rural Zombies)

Donostiako ilustratzailea. Haren lana, gaur egun, mundu editorialean ageri da:
El Correo, ABC, karikaturak, Diario Publico, Tv más egunkaria, kartelak, liburuak, loturak…

Egunkarietatik liburuetaraino.Badu alderdi pertsonal bat ere, non haren lana formatu anitzen bitartez adierazten duen; esaterako, egurrarekin edo paperarekin.

BLAMI & GARI  (Berri Txarrak)

Blami, azken bi hamarkadetako artista euskaldun erreferenteetako bat, beste askoren artean, Loreak Mendian-entzat diseinatu badu ere, haren alderdi pertsonala ezinbestekoa da Blamirentzat.Aldakorra, sormen bakoitzean teknika berriak eta lanerako prozesu berriak aplikatzen ditu.

Garik, Donostiako artista eta GKo Gallery-ren sortzaileak, ibilbide luzea egin du munduan zehar.Muralak, kartelgintza… Tolosan bizi da.

IÑAKI GONZALEZ `Fortun` (Belako)

Irungo ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoa. Donostian bizi da. Azken boladan talde eta kontzertuentzat egindako kartelengatik da ezaguna, esaterako, Belako edo Wilco taldeentzat diseinatu dituenengatik.Gipuzkoako (eta estatuko) artista erreferenteetako bat da diziplina honetan.

SUSI QUIU  (Corizonas)

Donostiako ilustratzailea. Kontzertuentzako kartelgintzan eta haurrentzako argitaletxeetan espezializatua.Berezko estiloa eta gaitasun handikoa, haurrentzako generoan artista erreferentea Donostia mailan.

JAVI PECIÑA (L.A.)

Panorama euskaldunean etorkizun eta gaitasun handiena duen artista gazteetako bat.Haren ibilbide laburrean diseinu ugari egin ditu zenbait agentziarentzat eta laster aurkeztuko duen bilduma pertsonala ezinbestekoa izango da.

MARCOS NAVARRO (Nuria Graham)

Bartzelonako artista. Donostian bizi da. Aurtengo edizioko Jazzaldiaren kartela egin du.Egurraren gainean egindako muralak eta lanak duela gutxi Arteuparte Gallery-n erakutsi dira bakarkako erakusketan.Spacejunk-en egingo du erakusketa, Baionan, kolektibo berri batean.

HUGU (Neuman)

Kanarietako ilustratzailea. Madrilen bizi da eta haren lana Malasañako zenbait espaziotan dago ikusgai.

MERCEDES de BELLARD (Izaro)

Granadako artista, hiriko ilustratzaile erreferente gisa deskriba genezake.Gaur egun, Madrilen bizi da eta dagoeneko Donostiatik igaro da bakarkako erakusketa batekin. Erretratuak eta hainbat lan egin ditu bezero partikular eta agentzia ugarirentzat.

IKER SPOZIO (Young Fathers)

Italiako ilustratzaile, grabatzaile eta margolaria. Urte asko daramatza Donostian bizitzen.Haren lana, betiere artisau-lana, beti (edo ia beti) izaten da musikari buruzkoa. Bezeroentzako lana lan pertsonalarekin konbinatzen du, eta azken hori ezinbestekoa haren izaera artistikoa ezagutzeko.Berriki Arteuparte Gallery-n ikusi dugu haren lana.

SANDRA POCAS PECAS (Dan Wilson)

Donostiako ilustratzaile berria, Apartamento 14 proiektuaren jabea eta oso diseinu pertsonala duena. Gaur egungo panoramako sorpresa pozgarrienetako bat eta ilustratzaile gisa etorkizun handia du.

  

1532