Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Lagunen erosi nuen liburu hura

Lagunen erosi nuen liburu hura

Kulturako Ministeritzaren Alfontso X.a Jakitunaren ordena zibileko ohorezko plaka jasoko du

2018/03/19

Lagunentzako omenaldiaren aurkezpenak bildu ditu datorren martxoaren 22ko omenaldian parte hartuko duten berrogeita hamar lagunetatik lau: Lourdes Auzmendi, EHUko irakaslea, Raquel Martínez de Ubago, Lagun liburu-denda berria diseinatu zuen arkitektoa, Raúl Guerra Garrido idazlea eta Inazio Mugica, idazlea eta editorea izango dira Lagunentzako omenaldi-ekitaldian parte hartuko duten berrogeita hamar lagunetako lau. Omenaldia hilaren 22an izango da eta izenburu hau izango du: “Lagunen erosi nuen liburu hura”. Parte-hartzaileak pozik eta eskertuta agertu dira hasiera batetik kulturarako eta pentsamendu-askatasunerako erreferente izan den liburu-dendarekiko.

Gainera, Denis Itxasok iragarri du Iñigo Méndez de Vigo, Kulturako ministroa ekitaldira bertaratuko dela eta Castells familiari eta Ignacio Latierrori Alfontso X.a Jakitunaren ordena zibileko ohorezko plaka entregatuko zaiela, Kultura Ministerioak ematen duen aintzatespen gorena.

 “Lagunen erosi nuen liburu hura”

1968an Lagun liburu-dendak ateak zabaldu zituenetik berrogeita hamar urte igaro ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin nahi die haren fundatzaileei, Ignacio Latierro eta joan den irailean zendutako María Teresa Castells liburu-saltzaileei, hain zuzen; haien historia gogora ekartzeko eta kulturan eta pentsamenduan izandako ibilbidea eta ekarpen erabakitzailea aintzatesteko.

Omenaldiko ekitaldi nagusia martxoaren 22an, osteguna, izango da 19:30ean, Victoria Eugenia antzokian, Bernuesen zuzendaritzapean.

Agertokiaren gainean —esparru iradokitzaile eta esanahi handikoan—, 50 pertsona, lagun, bezero eta ohiko irakurle bilduko dira. Haiek, minutu bateko edo biko esku-hartze laburretan, kontakizun aintza ekarriko dute gogora: “Lagunen erosi nuen liburu hura”. Hala, oroitzapen pertsonala eta kolektiboa egingo dute. Berrogeita hamar lekukoek obra hori gogoraraziko dute: parte-hartzaile bakoitzarentzat esanahi berezikoa. Gainera, aditzera emango dituzte izenburu hori hautatzearen inguruko egoera pertsonalak, historikoak eta sozialak, eta, guztien artean, “Lagun”en historia ireki, zibil, bitalista, amaitugabe eta pluralaren pasarte guztiak osatuko dituzte.

  

1520