Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak dirulaguntza emango die Arrasateko eta Hernaniko udalei, beren hirigintza-plangintzan genero-ikuspegia txerta dezaten

Azahara Domínguez diputatuak gogorarazi du joan den apirilean laguntza-lerro bat abiarazi zela, eta, eskaerak egiteko epea amaituta eta oinarri arautzaileetan ezarritako balorazio-irizpideen arabera, bi udal horiei esleitu zaiela.

Azahara Domínguez diputatua
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak dirulaguntza emango die Arrasateko eta Hernaniko udalei, beren hirigintza-plangintzan genero-ikuspegia txerta dezaten.
Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, joan den apirilean bere departamentuak laguntza-lerro bat abiarazi zuen Gipuzkoako udalek beren hirigintza-plan eta -proiektuetan eta urbanizazio eta/edo eraikuntza ordenantzetan genero-ikuspegia txerta zezaten, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunerantz aurrera eginez.
Emandako laguntzek (28.737,50 euro Arrasaten eta 7.441,50 euro Hernanin) honako hirigintza-dokumentu hauetan genero-ikuspegia txertatzeko azterlanak idaztearen gastuak estaltzen dituzte: urbanizazio- eta/edo eraikuntza-ordenantzak, plangintza orokorraren aldaketak eta garapen-plangintzako dokumentuak eta horien aldaketak, urbanizazio-proiektuak eta urbanizazio-obren proiektuak.
“Hirigintza tresna indartsua da emakumeek betidanik jasan izan dugun gizarte-bazterketari aurre egiteko. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna errealitate izango den Gipuzkoarantz aurrera egin nahi badugu, oinarritik jardun behar dugu, gure udalerriak pentsatuz bai emakumeek bai gizonek baldintza eta berme berberekin gozatzeko. Genero-ikuspegia hirigintza-diziplinan txertatuz bakarrik hautsi ahal izango ditugu desberdintasuna betikotzen duten oztopoetako batzuk”, adierazi du Azahara Domínguez diputatuak, zeinek Arrasateko eta Hernaniko udalei gai honetan izan duten inplikazioa eskertu dien.
11600