Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Gipuzkoako irisgarritasun unibertsalarekin duen konpromisoa indartzen du, helmuga turistiko gisa

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Gipuzkoako irisgarritasun unibertsalarekin duen konpromisoa indartzen du, helmuga turistiko gisa

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi du neurriak hartzen ari direla HAIN Gipuzkoaren webgunea irisgarritasun digitalaren nazioarteko estandarretara egokitzeko, eta turismo-produktu egokituen katalogoa egiten ari direla.

2025/11/28
Azahara Domínguez diputatua turismo irisgarriaren inguruan egindako topaketan

Azahara Domínguez diputatua turismo irisgarriaren inguruan egindako topaketan


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua "urrats sendoak" ematen ari da Gipuzkoa helmuga turistiko irisgarri gisa kokatzeko. Hala iragarri du asteazken honetan Azahara Domínguez diputatuak, eta azaldu du bere departamentuak hilabeteak daramatzala lanean Gipuzkoako helmuga turistiko gisa irisgarritasuna hobetzeko. Izan ere, helburu hori "Zatoz eta Zaindu" Turismoko Plan Estrategiko berrian jasotzen da, eta Gipuzkoa helmuga turistiko gisa gizarteratzean eta jasangarritasun sozialean aurrera egiteko beharra azpimarratzen du.


Horretarako, Azahara Domínguez buru duen departamentua bi ekintza garatzen ari da: alde batetik, HAIN Gipuzkoa-ren webgunea (www.gipuzkoasansebastian.eus) irisgarritasun digitalaren nazioarteko estandarretara egokitzea, edozein pertsonak informazio turistikoa oztoporik gabe eskuratu ahal izatea bermatuz; eta, bestetik, produktu turistiko egokituen katalogo bat egitea.


"Irisgarritasun unibertsala balio soziala da, baina turismoaren kasuan, Gipuzkoari lehiarako abantaila bat ematea ere ahalbidetzen digu, hazten ari den merkatu batean", azaldu du diputatuak. "Gure helburua Gipuzkoa helmuga ireki, inklusibo eta arduratsu gisa kokatzea da, irisgarritasuna gizarte- eta kultura-balio gisa ulertuta. NBE Turismoaren arabera, Europar Batasunean desgaitasuna duten 80 miloi pertsona bizi dira eta  eta hamarretik zazpik bidaiatzeko baliabide ekonomikoak dituzte; beraz, haien beharrei erantzun behar diegu", adierazi du Azahara Domínguezek. Gainera, azpimarratu du segmentu horrek "eragin ekonomiko oso handia" sortzen duela, irisgarritasun-premiak dituzten bidaiariek batez besteko turistak baino % 30 gehiago gastatzen baitute, eta, gainera, norbaitez lagunduta bidaiatzen ohi duten pertsonak dira, helmugan duten eragin ekonomikoa biderkatuz.


Fam trip turismo-agentzia irisgarriekin
Gipuzkoak helmuga turistiko gisa duen irisgarritasuna hobetzeko testuinguru honetan, diputatuak topaketa bat egin du Europako lau turismo-agentzia garrantzitsuetako ordezkariekin: Enable Holidays (Erresuma Batua), Mobee Travel (Frantzia), Buitengewoon Reizen (Herbehereak) eta Sus Travel (Danimarka). Bilera horretan, ONCE, Gene, Andade eta Elkartu erakundeetako ordezkariak ere izan dira; izan ere Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak sarritan egin du lan hauekin, baita Donostiako udaleko Aniztasuneko, Inklusioko eta Ingurumenako zinegotzi den Iñigo García ere. 


Lan bidaia hau Bask For All-ekin batera antolatu da eta bere helburua da "Gipuzkoa lurralde irekia, anitza eta irisgarria dela erakustea, non kalitate turistikoa sartzeko gaitasunaren arabera ere neurtzen den. Izan ere, irisgarritasuna ez da joera bat bakarrik: gizarte gisa hobeak egiten gaituen erantzukizun partekatu bat da", baieztatu du diputatuak.


Azahara Domínguezek gogorarazi duenez, ‘Zatoz eta zaindu’ Turismo Plan Estrategiko berriak, hain zuzen ere, lurraldearen eta hori posible egiten duten pertsonen zaintzan jartzen du arreta, "baina zaintzen duen lurraldea izatea ere gure nortasunaren parte da". "Gipuzkoak aukera du turismoa pertsona guztientzako kohesio- eta ongizate-tresna izan daitekeela erakusteko. Irisgarritasunean inbertitzeak bisitatzen gaituztenen esperientzia hobetzeaz gain, berdintasunarekin, abegikortasunarekin eta bizi-kalitatearekin konprometitutako lurralde gisa dugun nortasuna indartzen du. Helmuga inklusiboago baterantz egiten dugun urrats bakoitza Gipuzkoa justuago, berritzaileago eta etorkizunerako prestatuago baterantz egiten dugun urratsa da. Horregatik, erabakitasunez jarraituko dugu lanean: Gipuzkoa helmuga irisgarri bihurtzea, azken batean, Gipuzkoa bizitzeko eta aurkitzeko leku hobea bihurtzea delako", amaitu du diputatuak.
 

  

1873