Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Gipuzkoan MICE turismo jarduera sustatzeko laguntzen deialdi bat jarri du abian

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Gipuzkoan MICE turismo jarduera sustatzeko laguntzen deialdi bat jarri du abian

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 155.000 euro bideratuko dira interes turistiko nabarmena duten eta kanpoan proiekzio mediatiko garrantzitsua duten azokak, erakusketak eta merkataritza-erakusketak antolatzen laguntzeko; interes turistiko garrantzitsua duten enpresentzako kongresu profesionaletan edo negozio-kongresuetan, konbentzio eta ekitaldietan Gipuzkoan jarduera turistikoak egiteko; eta gastronomiarekin zerikusia duten eta kanpoan proiekzio mediatiko garrantzitsua duten interes turistikoko ekitaldiak antolatzeko.

2024/05/13
Azahara Domínguez diputatuak 2024ko MICE turismo laguntzen aurkezpenean

Interesdunek bihartik ekainaren 5eko 15:00ak arte izango dituzte eskabideak aurkezteko..

"Azoka, erakusketa edo merkataritza-erakusketak antolatzen dituzten onuradunen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25 izango da, gehienez 7.500 euro ekitaldiak egun bat irauten badu, 10.000 euro bi egun irauten badu eta 12.500 euro hiru egun edo gehiago irauten badu. Profesionalen edo negozioen biltzarretan, konbentzioetan eta enpresa-ekitaldietan Gipuzkoan turismo-jarduerak egiten dituzten onuradunen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 75 izango da, gehienez ere 5.000 euro onuradun bakoitzeko (salbu eta ekitaldiak turismo-jarduera bat baino gehiago badu, kasu horretan 7.500 euro izango baita gehienez). Azkenik, gastronomiarekin lotutako ekitaldiak antolatzen dituzten onuradunen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 40 izango da, gehienez 12.000 euqo proiektuko eta 18.000  euro erakunde onuradun bakoitzeko", jakinarazi du diputatuak.

Azahara Domínguez: "Laguntza horiek Gipuzkoan MICE edo ekitaldi eta kongresuetako turismoa sustatzera bideratuta daude. Lurraldearentzat interes eta balio erantsi handiko turismoa da; izan ere, desestazionalizazioa eta deslokalizazioa sustatzeaz gain, ondoren Gipuzkoara gure lurraldeaz gozatzeko itzultzen diren bisitariak erakartzeko aukera ematen digu".

Laguntza horien aurkezpenean aurreko deialdiko hiru kasu arrakastatsuren ordezkariek ere parte hartu dute (Ficoba, Dit Gestión eta Debegesa). Iazko deialdian 16 ekimen finantzatu ziren.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak laguntza deialdi bat egin du, 155.000 eurokoa, Gipuzkoan MICE jarduera turistikoa sustatzeko. Dirulaguntza honekin interes turistiko nabarmena duten eta kanpoan proiekzio mediatiko garrantzitsua duten azokak, erakusketak eta merkataritza-erakusketak antolatzen lagunduko dira; baita interes turistiko garrantzitsua duten enpresentzako kongresu profesionaletan edo negozio-kongresuetan, konbentzio eta ekitaldietan Gipuzkoan jarduera turistikoak egiteko; eta gastronomiarekin zerikusia duten eta kanpoan proiekzio mediatiko garrantzitsua duten interes turistikoko ekitaldiak antolatzeko ere.

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak astelehenean Donostian agerraldia egin du, aurrek edizioan 16 ekimen diruz lagundu zituen deialdi honetako iazko hiru onuradunekin batera:  Ficoba, DIT Gestión eta Debegesa. 

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Gipuzkoako udalek edo haien mendekoak diren eta turismoa sustatzen duten erakundeek eta eskualdeko turismoa kudeatzen duten mankomunitate eta agentzia publikoek, bai eta ekitaldi gastronomikoak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko enpresa eta elkarte, fundazio eta erakunde pribatuek ere, baldin eta Gipuzkoan badaude. 

Interesdunek bihartik ekainaren 5eko 15:00ak arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak. Eskabideak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartu eta eskuragarri dagoen inprimaki espezifikoa beteta, proiektuaren memoria eta egoki diren fakturak edo aurrekontuak aurkeztuta.

5.000 eta 18.000 euro bitarteko laguntzak
"Azoka, erakusketa edo merkataritza-erakusketak antolatzen dituzten onuradunen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25 izango da, gehienez 7.500 euro ekitaldiak egun bat irauten badu, 10.000 euro bi egun irauten badu eta 12.500 euro hiru egun edo gehiago irauten badu. Profesionalen edo negozioen biltzarretan, konbentzioetan eta enpresa-ekitaldietan Gipuzkoan turismo-jarduerak egiten dituzten onuradunen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 75 izango da, gehienez ere 5.000 euro onuradun bakoitzeko (salbu eta ekitaldiak turismo-jarduera bat baino gehiago badu, kasu horretan 7.500 euro izango baita gehienez). Azkenik, gastronomiarekin lotutako ekitaldiak antolatzen dituzten onuradunen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 40 izango da, gehienez 12.000 euqo proiektuko eta 18.000  euro erakunde onuradun bakoitzeko", jakinarazi du diputatuak.

Domínguezek azaldu duenez, «laguntza horiek Gipuzkoan MICE edo ekitaldi eta kongresuetako turismoa sustatzera bideratuta daude. Lurraldearentzat interes eta balio erantsi handiko turismoa da; izan ere, desestazionalizazioa eta deslokalizazioa sustatzeaz gain, ondoren Gipuzkoara gure lurraldeaz gozatzeko itzultzen diren bisitariak erakartzeko aukera ematen digu". 

Adibide arrakastatsuak
Ficobatik, Elena Casusok azaldu du laguntza horiekin ABABOR azoka nautikoa, BIOTERRA produktu ekologikoen eta ingurumenaren azoka eta BE VEGGIE jaialdi beganoa antolatu ahal izan dituztela. "Laguntza hauek ekitaldi hauek antolatzeko erabiltzen dugun aurrekontuan sartzen dira, eta horien zabalkundea handitzen eta Gipuzkoatik kanpoko erakusketari eta parte-hartzaile gehiago erakartzen laguntzen dute. Horrek, azkenean, lurraldearen onerako eta eragin induzituagoa du. Adibidez, BIOTERRAren kasuan, parte hartzen duten 100 erakusle baino gehiagoren % 70 inguru Gipuzkoatik kanpokoak dira. Horrek esan nahi du pertsona horiek gutxienez bi egunez igaro behar dutela gaua Gipuzkoan, azoka hori Ficoban egiten delako. Eta gauza bera aplika dakieke ABABOR eta BEVEGGIEri ", adierazi du.

Bestalde, DIT Gestioko presidente Jon Arriagak azaldu duenez, bere enpresak "asteburuko jardunaldi batzuk antolatzeko erabili zituen laguntza horiek, eta, jardunaldi horietan, 120 bidaia-agente elkartu genituen Gipuzkoan, Donostiatik haratagoko Gipuzkoa ezagutarazteko, gero, beren bizipenetik, bezeroei eskaintzeko aukera izan zezaten. Lau urte daramatzagu jardunaldi hauek antolatzen: 2019, 2022, 2023 eta 2024, eta Oarsoaldea ezagutu dugu (Pasai San Pedro eta San Juan, Albaola, Minas de Arditurri...), Getaria, Hondarribia, Chillida Leku, erremontearen historia ezagutu dute eragileek eta partida bat zuzenean ikusi dute Galarretan, baita upategi bat bisitatu eta txakolina nola egiten den ezagutu ere. Urtez urte gozatzen duten txotx esperientziaz ez hitz egiteko, eta gure agenteen erakargarri handienetako bat da asteburu honetan, urteko ekitaldirik esperotakoenetako bat baita".

Azkenik, Debegesako Aitziber Cortazarrek azaldu duenez, laguntza horiei esker, aurten Tripontziak ekimenaren hamaikagarren edizioa egingo da, "tokiko eta sasoiko produktuari eta Debabarrenako sukaldarien lan onari balioa emateko sortu zen proiektua, desestazionalizazioa sustatzeko tresna izan zedin". "Lehen edizio txiki bat bezala hasi zena Elkarte Gastronomikoaren jarduera nagusia bihurtu da gaur egun, 2.600 menu salduta. Funtsezko data bihurtu da, eta eskualdeko turismo-eskaintzan integratuta dago. Bere arrakastari esker, Tripontziak Klub Gastronomikoaren barruan proiektu berriak egiteko aukera eman du. Aurten Debabarrena Gourmet ekimena egin da, eta bertan zazpi jatetxek kalitatezko eta sasoiko produktuan oinarritutako zazpi plater dastatzeko menuak eskaini dituzte, eta horrek aho zapore ona utzi du zentzu guztietan ", adierazi du.

  

1360