Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko geltoki berriak jarriko ditu Gaintxurizketan, erabiltzaileek garraio publikorako sarbide segurua izan dezaten

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko geltoki berriak jarriko ditu Gaintxurizketan, erabiltzaileek garraio publikorako sarbide segurua izan dezaten

Geltoki berri horiek E20 (Hondarribia>Donostia), E26 (Irun>Donostia N-I), E27 (Hondarribia>Donostia N-I) eta E77 (Hondarribia>Donostia gaua) lineei eragingo diete, eta Perrene auzoan egongo dira, Muebles Rey parean (Hondarribirako norabidean) eta Errekalde bailaran, Euskotreneko geralekutik metro gutxira (Donostiarako norabidean), eta GI-636 errepidearen gainean jarri den oinezkoentzako pasabiderako sarbidea izango dute.

2025/06/12
Azahara Domínguez diputatua Lezoko alkatearekin eta Gaintxurizketako bizilagunekin bildu da

Azahara Domínguez diputatua Lezoko alkatearekin eta Gaintxurizketako bizilagunekin bildu da


Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, E20 (Hondarribia>Donostia), E26 (Irun>Donostia N-I), E27 (Hondarribia>Donostia NI) eta E77 (Hondarribia>Donostia gaua) lineek sarbide segurua izango dute GI-636 errepidean, Gaintxurizketan, bizilagunek beren etxeetara sartu ahal izateko edo bi kilometroko itzulinguru bat egin beharrik gabe, edo hiru erreieko errepide bat zeharkatu bizitza arriskuan jarriz. Izan ere, gogoratu behar da Gipuzkoan ezbehar-tasa handiena duen errepideetako bat dela hau.
Azahara Domínguezek azaldu duenez, bide horren gainean oinezkoentzako behin-behineko pasabidea eraiki ondoren, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak geltoki berri horiek martxan jarriko ditu.
Diputatua Lezoko alkate Mikel Arrutirekin bildu da berriro ostegun honetan, baita auzo-plataformako ordezkariekin ere. Lehenbailehen martxan jarriko diren geltoki berrien kokapena bisitatu dute. Lan hori Bide Azpiegituretako Departamentuarekin koordinatzen ari da. Zehazki, espazio seguru bat egokitzen ari dira Perrene auzoan, Muebles Rey parean (Hondarribirako norabidean) eta Errekalde bailaran, Euskotrenen geralekutik metro gutxira (Donostiarako norabidean), eta GI-636 errepidearen gainean jarri den oinezkoentzako pasabidera sarbidea izango dute.
"Garraio publikoak jasangarria eta eskuragarria izateaz gain, sarbide segurua izan behar du, pertsona guztiek erabili ahal izan dezaten. Gaintxurizketan jarriko ditugun geltoki berriekin, urrats kualitatibo handia emango dugu herritarrek Lurraldebuseko zerbitzuetara jo ahal izan dezaten, intermodalitatea erraztuz, kasu honetan Euskotrenekin. Geltoki horiekin, zerbitzu hobea eskainiko diegu Gaintxurizketako herritarrei, garraio publiko seguru eta intermodaleko zerbitzu bat izango baitute, ibilgailu pribatuaren benetako alternatiba izango dena. Eta horrela, aurrera jarraitzen dugu Gipuzkoa berdeago eta kohesionatuago baterantz", adierazi du Azahara Dominguez diputatuak. Gainera, eskerrak eman dizkie bizilagunei, beren jarrera laguntzaileagatik eta gure bide-sareko puntu honen segurtasuna hobetzeko erakutsi duten inplikazioagatik.
Mikel Arruti Lezoko alkateak “urte askotako egoerari irtenbidea emango dion aurrerapausoa izango dela” adierazi du. “Orain arte Gaintxurizketako bizilagun guztientzat autobus geltoki bakarrak biribilgunearen inguruan egon dira. Gune deserosoa da, bai irisgarritasun bai eta segurtasun aldetik. Geltoki berriekin irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeaz gain, segurtasuna bermatuko zaie Gaintxurizketan bizi diren eta lan egiten duten pertsonei”.
Azkenik, Asensio Biaña, Gaintxurizketako bizilagunen elkarteko ordezkariak, honako hau esan du: “Eskertzen dugu Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak egindako lana, geraleku berri hauek izatea ahalbidetzeagatik. Alde batetik, kokapenarekin ados gaude, autobus-zerbitzua hobetzeaz gain, Euskotrenekin konektatzeko aukera ematen baitigu, intermodalitatea sustatuz, eta hori oso beharrezkoa da inguruko herritarrentzat. Bestalde, gure beharrizanei aurre egiteko modua, bai gauzatze-datei dagokienez, bai proiektu hori planteatzeko orduan dauden aukeren gaineko eskuragarritasunari eta egokitzapenari dagokienez. Hurbiletik jarraituko ditugu bai behin-behineko pasabidea martxan jartzeko azken obrak, bai behin betiko pasabidea, mugikortasun urriko pertsonen irisgarritasun-eskakizunak bete beharko baititu”.
 

  

3504