Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

"I+G+B sarea da gure enpresak suspertzeko eta lehiakortasuna areagotzeko palanka nagusietako bat"

"I+G+B sarea da gure enpresak suspertzeko eta lehiakortasuna areagotzeko palanka nagusietako bat"

Markel Olano diputatu nagusiak Teknikerren instalazioak bisitatu ditu Eibarren eta zentroaren azken aurrerapen teknologikoen berri izan du.

Foto "I+G+B sarea da gure...

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak Eibarko Tekniker teknologia zentroa bisitatu du gaur, eta bertan, Gipuzkoak eta bere enpresa sareak egungo egoeran "eraginkortasunez" berritzen jarraitzeko beharra aldarrikatu du, industriaren eta, oro har, sare ekonomikoaren "oraingo eta etorkizuneko" lehiakortasuna bermatzeko. "I+G+B sarea, ezagutza aurreratua eta berrikuntza teknologikoak sortzeko gaitasuna, gure lurraldearen indarguneetako bat da, eta gure enpresen susperraldirako eta lehiakortasunerako palanka nagusietako bat izan behar du", adierazi du.

Teknikerrek osasunaren eta medikuntza pertsonalizatuaren sektorera bideratuta dituen fabrikazio aurreratuko laborategiak ikusi ondoren, Olanok nabarmendu du zentro teknologikoetan “sortutako ezagutza enpresek sortutako jarduerarekin eta produktuekin lotzen” jarraitu behar dela, eta alderdi horretan, Teknikerrek egiten duen jarduera "oso positibotzat" jo du. Ildo horretatik, ziurtatu du Foru Aldundiak, Ekonomia Sustapeneko Departamentuaren bitartez, Gipuzkoako ekonomiari laguntzeko eta eraldatzeko Ekonomia Indartuz planaren esparruan, lurraldeko I+G+B sarea "erabat babesten" jarraituko duela. Horretarako tresna nagusietako bat izango da lurraldeko ikerketa ekosistemari laguntzeko deialdia egitea, I+G+B proiektu berritzaileak garatzeko eta azpiegitura eta ekipamendu aurreratuetan inbertsioak egiteko. Aldundiak bere horretan eutsiko dio laguntza horien zuzkidurari, guztira, 4,3 milioi euro.

Lan bilera horretan, diputatu nagusiaz gain, Ekonomia Sustapeneko diputatu Jabier Larrañagak eta Teknikerreko zuzendariorde Luis Gerardo Uriartek ere parte hartu dute beren lantaldeekin, eta bi erakundeek pandemiak sortutako krisiaren testuinguruan gaur egungo egoerari eta etorkizuneko perspektibei buruzko gogoetak partekatu ahal izan dituzte. Olanok Teknikerrek sortutako garapen teknologikoaren "balio ikaragarria" nabarmendu du; izan ere, "berrikuntza zabaltzen du" lurralde osora, baina, aldi bereziki, "Gipuzkoa osorako garrantzi handiko" industria eskualdea honetara. Bereziki, osasunaren arloan egiten ari diren apustuak nabarmendu ditu; izan ere, eremu horretan lurraldeak "indargune garrantzitsuak" ditu, eta "etorkizuneko industria sektoreetako bat" bihurtzen ari da.

Bileraren ondoren, diputatu nagusiak Eibarko teknologia zentroko instalazioak bisitatu ditu.  Besteak beste, bertatik bertara ezagutu ahal izan du osasun sektorean I+G arloan egiten ari den apustu irmoa, bereziki medikuntza pertsonalizatuaren eremuan fabrikazio aurreratua aplikatzeari dagokionez.

 

Medikuntza pertsonalizaturako berrikuntzak

Arlo horretako hainbat lan ildoren artean, 3D I+MED ekimenari buruzko xehetasun gehiago ezagutu dituzte. Ekimen hori 2020ko Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarea babesteko foru deialdiaren bidez finantzatu da. Proiektu honen helburua da 3D inprimaketako edo fabrikazio gehigarriko teknologiak erabiliz farmako pertsonalizatuen fabrikazioari buruzko ezagutza oinarri bat garatzea, eta fabrikazio gehigarriko ekipamendu prototipo bat garatzea, sendagai pertsonalizatuen erakusleak fabrikatu ahal izateko. Proiektu horretan Tekniker Gipuzkoako zenbait enpresekin aritu da lankidetzan, besteak beste, Domotek eta Ekolberrekin, farmakoak inprimatzeko ekipo bat diseinatzen eta farmakoekin nahasteko material eszipienteak sortzen, hurrenez hurren.

Proiektuaren helburua da gailu mikrofluidikoetan erabiltzen diren polimero eta lodiera ugariko (PDMS, COC, COP, PC, PS) laser bidezko ebaketa eta zulaketa prozesuak aztertzea, gaur egun erabiltzen eskuzko prozesuen –eta zehaztasun txikiagokoen– ordez erabiltzeko. Azken helburua izango da MicroLiquid enpresa gipuzkoarrari bere instalazioetan irtenbidea ezartzeko behar duen ekipamendua ematea (laser sistema, buru optikoa, ikuspen sistema).

 

Laser teknologia

Era berean, Aldundiak, azken urteotan, laser teknologiako ekipamenduak hornitzeko laguntza eman dio Teknikerri, eta horri esker, zentroak hainbat enpresa eta sektorentzako berrikuntzak garatu ahal izan ditu.  Horien artean, David Gomezek, Tekniker Laser Manufacturing Lab-eko zuzendariak, azaldu duenez, produktibitate handiko laser mikrozulaketako makina bat –Hyperdrill proiektua–, merkataritza hegazkinen buztaneko egonkorgailuetan kokatutako neurri handiko panelak fabrikatzeko, eta, horrela, hegazkinaren erregai kontsumoa %10era arte murriztu ahal izateko.

Titan izeneko egitasmoa ere ezagutu ahal izan dute, hari bidezko fabrikazio gehigarrirako made in Gipuzkoa ekipamendu aurreratua. Teknikerrek hari zentrokideko laser bidezko material metalikoaren (LMD) ekarpen zuzena garatzen lan egiten du, prozesuaren ikuspegitik zein ekipamenduaren garapenaren ikuspegitik. Zehazki, zentro teknologikoak garatutako makinak 5 kg-ra arteko material deposizio tasa du orduko.  Horrez gain, ezin da Inttamic proiektua aipatu gabe utzi. Proiektuaren xedea da laser bidezko ebaketa eta zulaketa prozesuak aztertzea, gailu mikrofluidikoetan erabiltzen diren polimero eta lodiera aukera zabala erabiliz, gaur egun erabiltzen diren eskuzko prozesuen -eta zehaztasun txikiagokoen- ordez erabiltzeko. Azken helburua izango da MicroLiquid enpresa gipuzkoarrari bere instalazioetan irtenbidea ezartzeko behar duen ekipamendua ematea (laser sistema, buru optikoa, ikuspen sistema).

Gainera, Teknikerrek Europako Multipoint proiektua koordinatu du, industria aeronautikoan HLFC egiturak fabrikatzeko erabiltzen diren titaniozko panel handien errendimendu handiko mikrozulaketarako kilowatt batetik gorako potentzia duen femtosegundoko laser sistema bat garatzeko.

  

1078