Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Zumarragan, GI-2632 errepidearen bulebarizazioa inauguratu da, Lurralde Antolaketak 343.000 eurotik gorako inbertsioa eginda

Zumarragan, GI-2632 errepidearen bulebarizazioa inauguratu da, Lurralde Antolaketak 343.000 eurotik gorako inbertsioa eginda

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak eta José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatu eta lehen diputatu nagusiordeak inauguratu dute, Mikel Serrano Zumarragako alkatearekin batera, GI-2632 errepidearen bulebarizazioaren bigarren fasea. Zeharbidea hobetzeko, espaloiak zabaldu behar izan dira, aparkaleku-plazak berrantolatu, bizikleta-bide bat sartu eta berdeguneak sortu. Foru Aldundiak 344.000 euro inguruko inbertsioa egin du, eta Udalak 80.000 euro jarri ditu.

Zumarraga Fase 2 2023

Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Gaur inauguratzen ditugun hobekuntzei esker, nabarmen hobetuko dira irisgarritasuna, mugikortasuna eta hiri-konexioa, Departamentuak lehendik hondatuta zeuden edo, kasu honetan bezala, erabiltzeko debekua zuten espazioak herritarren erabilerarako berreskuratzeko duen lan-ildoarekin bat etorriz. Herritarren beharrak eta haien bizi-kalitatea hobetzea dira Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren politika guztien funtsezko helburua".

José Ignacio Asensio, Jasangarritasuneko diputatua eta lehen diputatu nagusiordea: "Horrelako ekintzak funtsezkoak dira Zumarragako gizarte- eta ingurumen-eraldaketan. Pertsonen osasuna babestea, ingurumena hobetzea, bide-segurtasuna eta mugikortasun jasangarria dira gure politiken ardatz nagusiak. Gure helburu nagusia da mugikortasun jasangarriko plan bat garatzea, Gipuzkoako udalerri guztiak herri osasungarriagoak eta klima-aldaketaren aurkako borrokan konprometituagoak izan daitezen".

Mikel Serrano, Zumarragako alkatea: "Legegintzaldiko programan sartutako proiektu handi bat da, Zumarragatik Legazpiraino doazen oinezkoen segurtasuna bermatu nahi duena; izan ere, Argixaoko industrialdearen sarrera eta Kaminpe ingurua lotzen dituen 2019an inauguratutako 207.000 euroko inbertsioa izan zuen bidegorriarekin bat egitea ahalbidetzen du. Beraz, 2019az geroztik, guztira 700.000 euro inguru inbertitu dira Zumarragako zeharbide hau hobetzeko".

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatu eta lehen diputatu nagusiordeak, eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak parte hartu dute gaur Beasain eta Bergara lotzen dituen GI-2632 errepidearen bulebarizazioaren bigarren fasearen inaugurazioan. Hobekuntza horien xede den zeharbideak trafiko-bolumen handia jasan zuen 2009. urtera arte, urte horretan sartu baitzen zerbitzuan Argixao tunela, eta horrek arindu egin zuen Zumarragatik igarotzen zen trafiko-zama.

420.000 eurotik gorako inbertsioa egin da, eta horietatik ia 344.000 Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketako Departamentuak jarri ditu. Fase honetan, zehazki, Antonino Orá eta Leturiatarren inguruko zeharbidea hobetu da, espaloiak zabalduz, aparkalekuak berrantolatuz, bizikleta-bide bat sartuz eta berdeguneak sortuz.

Horrela, bigarren fase bat osatzen da, Euskalerria etorbideko 29. eta 35. atarietako etxebizitza-blokeen artean egindakoari gehitzen zaiona. Lehenengo fase horretarako 141.000 eurotik gorako inbertsioa egin zen. 

GI-2632 errepidea erabat bulebarizatzeko, Zumarragan "goialdea" eta udalerriaren erdialdea zatitzen baititu, beste fase bat gelditzen da egiteko, Eizagako biribilguneraino jarraituko duena. Honen proiektua dagoeneko idatzita dago eta 1.200.000 euroko aurrekontua ezartzen du.

Azahara Domínguezek adierazi duenez, "gaur inauguratzen ditugun hobekuntzei esker, nabarmen hobetuko dira irisgarritasuna, mugikortasuna eta hiri-konexioa, Departamentuak lehendik hondatuta zeuden edo, kasu honetan bezala, erabiltzeko debekua zuten espazioak herritarren erabilerarako berreskuratzeko duen lan-ildoarekin bat etorriz. Herritarren beharrak eta haien bizi-kalitatea hobetzea dira Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren politika guztien funtsezko helburua".

Bestalde, José Ignacio Asensiok azpimarratu duenez, "horrelako ekintzak funtsezkoak dira Zumarragako gizarte- eta ingurumen-eraldaketan. Pertsonen osasuna babestea, ingurumena hobetzea, bide-segurtasuna eta mugikortasun jasangarria dira gure politiken ardatz nagusiak. Gure helburu nagusia da mugikortasun jasangarriko plan bat garatzea, Gipuzkoako udalerri guztiak herri osasungarriagoak eta klima-aldaketaren aurkako borrokan konprometituagoak izan daitezen".

Mikel Serrano alkateak aipatu duenez, "legegintzaldiko programan sartutako proiektu garrantzitsua da, eta Zumarragatik Legazpiraino doazen oinezkoen segurtasuna konpondu nahi du; izan ere, Argixaoko industrialdearen sarrera Kaminpe gunearekin lotzen duen 2019an inauguratutako bidegorriarekin bat egitea ahalbidetzen du, 505 metroko bizikleta- eta oinezko-bidea, txirrindulariek zein oinezkoek normalean asko igarotzen duten trazaduraren irisgarritasun-baldintzak hobetzen dituena. Obra horren aurrekontua 207.000 €-koa izan zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere finantzatu zuen, Marisol Garmendia diputatuarekin, 75.000 €-rekin. Beraz, 2019az geroztik, guztira 700.000 euro inguru inbertitu dira Zumarragako zeharbidea hobetzeko".

  

1019