Hamar urte bete dira enpresa bioteknologikoa Gipuzkoako Parke Teknologikoan ezarri zenetik, eta urte hauetan Europako lider bihurtu da jatorri genetikoko gaixotasunak, hala nola minbizia edo gaixotasun arraroak, tratatzeko saiakuntza klinikoetarako bektore lentibiralen ekoizpenean.
Jauregik eta Anduezak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa adierazi nahi izan diote etorkizuneko industria-sektore bati, bioteknologiari. Izatez, Gipuzkoako lurralde historikoa eta, zehazki, Donostia bihurtu ditu medikuntza pertsonalizatura eta doitasuneko medikuntzara bideratutako osasunaren bioteknologian espezializatutako nazioarteko erreferentzia-polo.