Fil d'Ariane

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Filtre personnalisé

Facette de catégorie

Facette de catégorie

Résultats de recherche

20
Tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako elementuak berreskuratzeko  hitzarmena

2022/03/29

Ingurumena

Ingurumen Departamentuak eta CEIT zentro teknologikoak lankidetza hitzarmen berri bat sinatu dute, industria teknologikorako balio handia duten lur arraroetatik eratorritako elementuak berreskuratzeko.

100 enpresak parte hartuko dute Go Mobility by MUBIL azokaren hirugarren edizioan

Enpresa erakusleen % 57 EAEtik kanpoko lurraldeetatik eta Europatik datoz. MUBIL erakundeak Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin bultzatutako mugikortasun jasangarriaren industriaren azoka apirilaren 27an eta 28an egingo da Ficoban.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak premiazko neurriak adostu dituzte, egungo egoera ekonomikoak gehien kaltetutako sektoreei likidezia emateko

Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano diputatu nagusiek aurreratu dituzte hiru erakundeen artean adostutako neurriak, langile autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak kalte ekonomikoetatik babestea helburu dutenak.

Kultura eta Lankidetza Departamentuak 50.000 euro erabiliko ditu

2022/03/28

Lankidetza

Ukrainan haurren lehen beharretarako eta babeserako ondasunak erosi eta bidaltzeko.

Ur mara egonaldiak, sorkuntza artistikoa eta gainerako jakintza-diziplinak lotzen dituen proiektua

2022/03/29

Kultura

Kulturako Departamentuak, Ur mara museoak eta Alkizako Udalak Ur mara egonaldiak ekimenaren bigarren edizioa aurkeztu dute.

Gipuzkoar gizarteak, “itzali argia” eskatuaz

2022/03/25

Ingurumena

Gipuzkoako hainbat pertsona esanguratsuk «ITZALI ARGIA» ekintza babestu dute, «Planetaren orduarekin» bat egiteko dei eginez.

25 kilometro igeri, emakume guztion artean burutzeko erronka

2022/06/07

Kirolak

'Emakumeok mugimenduan' ekimenak Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan elkartasunezko erronka batean parte hartzera bultzatzen ditu emakume guztiak larunbatean, arratsaldeo lauretan.

Aldundiak eta Adinberrik bakardadeen aurreko estrategia partekatu dute Tolosan: Hariak

Hariak estrategia gizarte antolatuarekin elkarlanean diseinatu da, eta nahi ez den bakardadeari heltzeko ibilbide-orri bat ezartzen dio Gipuzkoari.

“Gipuzkoan edo Danimarkan, herritarrak eta erakunde publikoak gerturatzeko eredu berriak sustatzen ari gara”

2022/06/07

Gobernantza

Nazioarteko jardunaldia ospatu da Donostian, ‘Deliberazio-olatua munduan: Herritarren Batzarrak’ lemapean eta mundu mailako adituak elkartu dituena.

Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako 3.544 herritarrek hartu dute parte Ideiak 2022-n

2022/06/27

Gobernantza

Gipuzkoako Foru Aldundiak zein Pirinio Atlantikoetako departamentuak zortzina proiektu lagunduko dituzte diruz, bozka gehien jaso dituztenak.

Ekosistemaren 100 ordezkari inguruk eremu horren erronkei eta potentzialari buruzko diagnostikoa partekatu dute Foru Aldundiak bultzatutako jardunaldian.

«Klima-aldaketa eta deskarbonizazioa» Gipuzkoa, trantsizio ekologikoaren erronkaren aurrean

2022/06/28

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak antolatutako udako ikastaroak lurraldearen erronka nagusiak aztertzen ditu, eredu ekonomiko jasangarri eta deskarbonizatu berri bat lortzeko bidean. José Ignacio Asensio: «Gipuzkoa da ziurrenik Espainiako lurralderik dinamikoena ekonomia zirkularraren arloan». «Ekonomia zirkularreko PERTEak, 492 milioi diru-laguntzekin, birziklapenaren sektoreari bultzada erabakigarria eman diezaioke 2030ean 10.000 lanpostu lortzeko».

Zinemaldia izango da bere emisioak Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsaren bidez konpentsatzen lehena

2022/06/29

Ingurumena

Zinemaldiak beste urrats bat egin du jasangarritasunaren aldeko apustuan, eta bere karbono aztarnaren erdia baino gehiago konpentsatzeko konpromisoa hartu du, Naturklima Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak abian jarritako Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsaren bitartez. Horrela, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia erakunde aitzindari bihurtzen da zentzu horretan.