Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/05/16
Ogasuna2025eko lehen lau hilabeteetan 109 milioi gehiago bildu dira, 2024ko aldi berarekin alderatuta.
Plan berriak helburu kuantifikagarriak finkatzen ditu 2027rako, hala nola Genero Berdintasunaren Indizean 75 puntu lortzea, berdintasunerako aurrekontua % 1,5-era handitzea eta foru langileen % 70 berdintasunean trebatzea
2025/06/05
Gizarte PolitikaAdinkidek, Gizarte Zerbitzuekin, Osasun Zentroarekin, tokiko erakundeekin eta hurbileko merkataritzarekin sarean lan egiten du, bakardade kasuak detektatzeko eta sentsibilizaziorekin laguntzeko
300.000 euroko zuzkidura du deialdiak datozen bi urteetarako, eta Etorkizuna Eraikiz – Gipuzkoa Taldean programaren barruan kokatzen da, 12 eta 15 urte bitarteko nerabeei zuzendutako prebentzio-proiektuak babesteko
2025/06/02
GazteriaTailerrak ekainaren 7an eta 14an egingo dira Martindozenean.
2025/06/03
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/06/05
Lurralde OrekaEkainaren 4an eta 5ean, bi udalerri horietako 40 herritarrek lehenengo erakustaldian parte hartu dute, eta esperientziari buruz dituzten iritziak partekatu dituzte, etorkizuneko garraiobide autonomoa egokitzen aurrera egiteko. Erakustaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektu aitzindari honen lehen fasearen parte dira, LandaGOren helburua da landa udalerrien mugikortasuna erraztea eta, horrela, haien bizi kalitatea eta ongizate integrala hobetzea.
Kilometro eta erdiko bide berriak Zarautz gurutzatzen duen trafikoa arinduko du eta industrialdeetarako sarbideak hobetuko ditu; 10,1 milioi euroko inbertsioa eta 18 hilabeteko eraikuntza-epea aurreikusi dira
2025/06/04
OgasunaLurraldeko enpresen esportazioak % 3,1 igo dira, enplegatutako pertsonen kopurua % 0,7 eta soldatak % 5,3, 2024ko denbora tarte berarekin alderatuta
2025/06/19
Gizarte PolitikaCITA GO-ON proiektuak prebentziorako, detekziorako eta arretarako ikuspegi integral eta komunitarioaren aldeko apustua egiten du, gizarte erantzunkide-tasuna, herritarren parte-hartzea eta erakundeen lankidetza oinarri dituela.
Gaurko bileran euri jasen ondorioen larritasuna egiaztatu dugu 24 udalerri kaltetu direlarik
“Zirkuaren hizkuntza unibertsala eman diozue euskarari eta zirkuari, berriz, eman diozue euskara”, nabarmendu du Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendoza Larrañagak, sari emate ekitaldian. Euskalgintzako eta euskal kulturgintzako ordezkaritza zabala elkartu da Eibarren, Arrateko gainean, egindako ekitaldian
2025/06/18
Diputatu NagusiaForu Gobernuak legegintzaldi erdiko balantzea egin du eta, nabarmendu duenez, sustraiko eraldaketek sortzen dituzten “aukerak baliatzea” ahalbidetuko duten proiektu eraldatzaileen ernetze eta gauzatzea ari da ematen lurraldean. Eider Mendoza Larrañaga: “Gobernu honek lankidetza trakzionatzen du Gipuzkoan; akordioen legealdia izaten ari da”. José Ignacio Asensio: “Legealdiari desafio batekin ekin genion: pluraltasunetik gobernatzea posible dela frogatu nahi genuen eta gaur irmoki esan dezakegu lortzen ari garela”.
2025/06/19
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak 72.500 euro inbertitu ditu etxebizitzak, enpresa txikiak eta udalerriko elkarte bat hornituko dituen energia-komunitate berritzaile batean.
2025/06/19
IngurumenaKlima-aldaketa ez da etorkizuneko mehatxua, egungo errealitatea baizik. Egoera horren aurrean, Gipuzkoak ahots adituak bildu ditu Miramar Jauregian, informazio-sistemek arriskuak aurreikusteko, bizitzak salbatzeko eta lurraldea babesteko modua aztertzeko.
2025/06/19
Gizarte PolitikaATECE Gipuzkoak III. Martxa Solidarioan parte hartzera gonbidatu ditu herritar guztiak. Ekimen horren bidez, hartutako kalte zerebralaren egoera ikusarazi nahi da, eta Gipuzkoa gai horrekiko kontzienteagoa eta konprometituagoa izan dadin sustatu nahi da. Izena irteeran bertan eman beharko da eta 8 euroko kostua izango du helduentzat, eta 5 eurokoa, adingabeentzat. Ibiladia 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.
2025/06/17
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/04/25
GobernantzaLanak aurkezteko epea irailaren 1ean hasiko da; aurten ere Gipuzkoako Argazkilari Elkartearekin batera antolatuko da sariketa
2025/05/06
Diputatu NagusiaAldundiak bere apustua indartu du, enpresak dibertsifikatzeko, tokiko hornidura kateak indartzeko eta ikus-entzunezkoen edo teknologiaren sektoreetan talentua gaitzeko programa berriekin.
2025/05/07
OgasunaGipuzkoako Batzar Nagusiek zerga-sistemaren erreforma onetsi dute, 110 milioi euroko inpaktua izango duena Gipuzkoako zergadunen mesedetan