Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/02/08
Turismoa«Turismoaren etorkizuna birdefinituz» izenburupean egin den topaketa honetan, erakundeetako eta eskualdeetako ordezkariek, sektoreko eragileek eta profesionalek turismo sektoreak etorkizunera begira izan behar dituen erronkak kontrastatu ahal izan dituzte aditu ezagunekin.
2024/02/08
Diputatu NagusiaElkar hartuta, ekin Gipuzkoari’ izenburupean, 2024-2027 Plan Estrategikoa aurkeztu du foru gobernuak; ardatz nagusiak dira ongizate integrala, lurralde jasangarria, komunitate demokratikoa, ekonomia berritzailea eta lehiakorra
2024/02/05
KirolakAndoainek 82.669 € jaso ditu Ubitarte futbol-zelaian soropila aldatzeko, Kirol Departamentuak sustatzen duen 2023-2025 aldirako Kirol Ekipamenduen Planari esker. Planak 35 udalerri eta 523.091 pertsona hartzen ditu, gipuzkoarren % 72,8, hau da, 10 gipuzkoarretik 7. Guztira 8.180.000 €-ko partida kirol instalazioak hobetzeko.
2024/02/02
Hizkuntza Berdintasuna‘LH Duala Euskaraz’ egitasmoaren aitortza ekitaldia hartu du gaur Urnietako Salestarrak Magale Lanbide Heziketako ikastetxeak; ikasle, irakasle, lantoki, erakunde eta eskoletako ordezkariek praktika onak partekatu dituzte bertan
2024/02/07
KulturaOpus Liricak XIX. mendeko maisulan hori moldatu du eta trama gaur egungo ingurune batera eraman du, non 16 eta 18 urte bitarteko gazteek eguneroko harremanak eta erronkak aztertzen dituzten. Proposamenaren helburua da XIX. mendeko musika-edertasuna eta gazteen errealitatea uztartzea.
2024/02/07
AzpiegiturakMaria Ubarretexena eta Imanol Pradales diputatuek Elorrio-Kanpazar-Arrasate tartea hobetzeko aukeratutako soluzioa ezagutarazi dute, egungo bihurguneak kenduko dituen eta Kanpazar gaina 830 metroko tunel baten bidez gaindituko duen trazadura berri baten bidez.
2024/02/05
OgasunaJokin Perona Ogasun eta Finantza diputatua izan da lehena hitz egiten, eta azpimarratu du beharrezkoa dela erreformari erronka sozialetatik heltzea, oreka eta kohesio soziala bermatzeko.
2024/02/07
OgasunaGipuzkoako Foru Aldundiak 52 milioi euroko eragina duten neurrien foru dekretu arauak Batzar Nagusien babesa jaso du, elikagaien eta lehengaien prezioen igoeraren aurrean lurraldearen oreka sozioekonomikoa sendotzeko
2024/02/06
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/02/28
Gizarte PolitikaGipuzkoako Pobreziari eta Gizarte Bazterkeriari buruzko laugarren Inkestaren adierazle nagusiek erakusten dute pobrezia, desberdintasun eta bazterkeria egoeren “bilakaera oso positiboa” izan dela. Hala ere, hobekuntza hori ez da iristen pobrezia larrian dauden pertsonengana.
2024/02/27
BerrikuntzaDiputatu nagusiak lan topaketa bat izan du enpresako arduradunekin; enpresan aurreikusten dute Gipuzkoako egungo lokalizazioan inbertsio garrantzitsu bat egingo dutela
2024/02/27
MugikortasunaAzahara Domínguezek zuzentzen duen departamentuak Sarea Fundazioari MUGI txartelak erosi eta kargatzeko dirulaguntzak emango dizkio, Bidean programaren barruan dauden eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei estaldura eta laguntza emateko.
Gnat Zinemaren laugarren emanaldiak kontu handiz hautatutako filmak eskainiko ditu eta naturaren eta ingurumenaren arloko aditu ospetsuen parte-hartzea izango du.
2024/02/28
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua Tolosaldean izan da, zer erakargarritasun turistiko dituen eta haien inguruan zer behar eta dauden ezagutzeko. Gainera, eskualdeko hainbat alkaterekin eta turismo-ordezkarirekin bildu da. Eskualdeko industria turistikoa, bere beharrak, jasangarritasunaren zeharkako ardatza eta tokiko kultura eta tradizioa izan dira jardunaldi osoan zehar.
2024/02/27
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/02/29
GobernantzaIrune Berasaluze diputatuak parte hartu duen gaurko lehen bileran, organoak esparru berri baten alde lan egiteko helburua ezarri du. Esparru berri horretan, jardunaren ebaluazioa eta karrera profesionala izango dira enplegu publikoko politiken ardatzak
2024/04/08
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak agerraldia egin du Jon Gorrotxategi Gaintzako alkatearekin eta Maite Arana Larraulgo alkatearekin, 2023ko deialdiaren onuradun izan ziren bi udalekin
2024/04/04
OgasunaFamilia eta autonomoentzako laguntzek eta Auzitegi Gorenaren epaia 1979a baino lehen mutualitateetan kotizatzen zuten pentsiodunei aplikatzeak 92,4 milioi euroko aldea sortu dute zergadunen alde, aurreko kanpainarekin alderatuta
2024/03/26
GobernantzaGipuzkoako eragileek etorkizuneko erronkei lotutako esperimentazio- eta esplorazio-proiektuak garatu ahal izango dituzte
2024/04/05
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 199.000 euro bideratuko dira "turismo enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko zerbitzuak eta jarduerak abian jarri eta digitalizatzeko". Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 9ra arte egongo da irekita.