Fil d'Ariane

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Filtre personnalisé

Facette de catégorie

Facette de catégorie

Résultats de recherche

20
Aldundiak COVID-19aren aurkako prebentzio neurriak indartu ditu Goierriko gizarte baliabideetan

Osasun Sailak Ordizian antzemandako agerraldiaren ondorioz, prebentzio- eta segurtasun-neurriak areagotu dira, "gizarte-zerbitzuetako erabiltzaile eta langile guztien ongizatea eta osotasuna babesteko".

%16 jaitsi dira enpresen salmentak maiatzera arte, aurreko urtearekin alderatuta

Maiatzeko datuak apirilekoak baino hobeak dira, eta Eider Mendoza foru bozeramaileak ekonomia sustapenaren alde lanean jarraitzea defendatu du.

Aldundiak 20.000 izokin gazte askatu ditu Urumea eta Leitzaranen

Basa animalien eta landareen departamentuak 27 urte daramatza izokina berreskuratzeko ekimenean lanean.

Gipuzkoako egoitzak COVID-19 gabe geratu dira

Positiboarekin jarraitzen zuen azken pertsonak gaixotasuna gainditu du, PCRan negatibo eman ostean.

Gizarte baliabideetan COVID-19ri aurre egiteko Zaintza eta Alerta Sistema abian

Sistemak zazpi neurri biltzen ditu birusaren hedapena denbora errealean zaintzeko eta baliabideak eta zerbitzuak indartzeko.

Nazioen Ligaren kontseiluak Donostian egindako bileraren mendeurrena ospatuko du Aldundiak

Bilera garrantzitsu hura gogorarazteko, Aldundiak ekitaldi bat egingo du uztailaren 30ean foru jauregiko tronu aretoan; erakusketa bat ere izango da, eta udazkenerako, berriz, hainbat konferentzia eta zinema ziklo bat antolatuko dira.

1,5 milioi euro bideratuko ditu Foru Aldundiak Gipuzkoako ekintzaileei laguntzeko

Iaz, deialdi honek 208 enpresa sortzen lagundu zuen, 137 emakumeek bultzatutakoak

1.025.000 euro enpresetan pertsonen parte-hartzea sustatzeko

Kudeaketaren erantzunkidetasunari, erabaki estrategikoei, emaitzei eta kapitalari lotutako proiektuak bultzatuko ditu.

Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen enkantea egingo da uztailaren 19an

COVID-19a dela-eta, edukiera mugatua izango da eta parte hartu ahal izateko aurrez akreditatzea nahitaezkoa izango da

Jardunaldi iraunkorra eta solidarioa  Gipuzkoako Elikagaien Bankurako dirua biltzeko

2020/07/16

Ingurumena

Ingurumen Sailak antolatutako Jardunaldi Iraunkor eta Solidarioak elikagaien xahutzeak dakartzan ingurumen- eta ekonomia-baliabideen xahutzeari buruzko kontzientziazioa sustatzea du helburu.

Parte-hartzea indartuko dute UPV/EHUko Uda Ikastaroek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik

Hitzarmena sinatu dute bi eragileek eta, honi esker, elkarlaneko gobernantza oinarri duen partaidetza-eredua transferituko die foru erakundeak

“Maskara une oro erabiltzeak bizitzak salbatzea dakar”

2020/07/16

COVID-19

Gipuzkoar jende ospetsuak herritarrak animatuko ditu osasun maskara une oro janztera.

Prebentzio neurriak areagotu dira Tolosa, Getaria eta Zarauzko egoitza eta eguneko zentroetan

Aldundiak, Goierriko eta Tolosako adinekoen egoitzetako egoiliarrei eta langileei PCRa egin die, guztira 940 proba, guztiak negatiboak.

Bidegik A-636 Beasain-Bergara autobidearen kobrantza sistema lizitatu du

2020/07/24

Azpiegiturak

Astigarraga-Oiartzun garraio gunearen ustiapena esleitzea eta Elgoibarko AP-8 autobideko zarataren aurkako pantailak lizitatzea ere adostu dute ostiral honetan egindako administrazio kontseiluan

Gipuzkoako biztanleriaren % 40k inpaktu larriak izango ditu klima-aldaketaren ondorioz

2020/07/24

Ingurumena

Gipuzkoako batez besteko tenperatura 1,2 ° C igo da azken 50 urteetan, eta mendearen amaieran 3 ° C eta 4 ° C bitartean igo daiteke.

Ingurumena eta gizartegintza ardatz, berrikuntza sozialerako laborategi bilakatuko da Arantzazu

Foru Aldundiak, Oñatiko Udalak, Mondragon taldeak, Kutxa Fundazioak eta frantziskotarrek sustatuko dute, euskal unibertsitateekin elkarlanean.

MUBIL-en egoitzaren proiektuaren erredakzioaren lizitazioa onartu da

Zibersegurtasun arloko dirulaguntza deialdia ere onartu du foru erakundeak, eta berezitasun nagusia telelan segurua indartzeko lerro berezitua da.

Kultura Eskola katalogorako proposamenak aurkezteko epea ireki da

2020/07/24

Kultura

Kultura Eskola Etorkizuna Eraikiz programaren barruko proiektu esperimental bat da, helburutzat duena kulturarako sarbide unibertsala sustatzea, gazteen interes sortzailea garatzea, kultura ohiturak sortzea eta Gipuzkoako lurralde historikoko kultura sarea sendotzea.

Aldundiaren eta DYAren arteko lankidetza, egoitzetan ‘PCR masiboak’ egiteko

Markel Olano diputatu nagusia erakunde solidarioko arduradunekin bildu da, eta haien ekarpen “komunitario erabakigarria” aitortu du COVID-19aren aurkako borrokan.