Fil d'Ariane

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Filtre personnalisé

Facette de catégorie

Facette de catégorie

Résultats de recherche

4
Turismoaren etorkizunari buruz eztabaidatu dute berrehun profesional eta agente inguruk, Gipuzkoan egindako Turismo Industriaren Lehen Topaketan

2024/02/08

Turismoa

«Turismoaren etorkizuna birdefinituz» izenburupean egin den topaketa honetan, erakundeetako eta eskualdeetako ordezkariek, sektoreko eragileek eta profesionalek turismo sektoreak etorkizunera begira izan behar dituen erronkak kontrastatu ahal izan dituzte aditu ezagunekin.

Gipuzkoar guztien ongizate osoa indartzea izango da Aldundiaren lehentasun nagusia datozen lau urteetan

Elkar hartuta, ekin Gipuzkoari’ izenburupean, 2024-2027 Plan Estrategikoa aurkeztu du foru gobernuak; ardatz nagusiak dira ongizate integrala, lurralde jasangarria, komunitate demokratikoa, ekonomia berritzailea eta lehiakorra

Gipuzkoako Foru Aldundiak ia 1.400.000 euro inbertitu ditu Buruntzaldeko kirol azpiegiturak hobetzeko

2024/02/05

Kirolak

Andoainek 82.669 € jaso ditu Ubitarte futbol-zelaian soropila aldatzeko, Kirol Departamentuak sustatzen duen 2023-2025 aldirako Kirol Ekipamenduen Planari esker. Planak 35 udalerri eta 523.091 pertsona hartzen ditu, gipuzkoarren % 72,8, hau da, 10 gipuzkoarretik 7. Guztira 8.180.000 €-ko partida kirol instalazioak hobetzeko.

Copreci, Aita Menni eta Elkarmediaren ibilbidea saritu dute, lan eremuan euskararen erabilera sustatzeko garaian duten konpromiso eredugarriagatik

‘LH Duala Euskaraz’ egitasmoaren aitortza ekitaldia hartu du gaur Urnietako Salestarrak Magale Lanbide Heziketako ikastetxeak; ikasle, irakasle, lantoki, erakunde eta eskoletako ordezkariek praktika onak partekatu dituzte bertan