Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Azaroaren 26 eta 27an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo den ‘Hizkuntzen Irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua aurkeztu dute gaur Irune Berasaluzek, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea; Lohitzune Txarolak, LANGUNE, Euskal Herriko hizkuntza industria elkarteko zuzendariak; eta Gösta Toftek, Union of European Nationalities (FUEN) elkarteko lehendakariordeak. Kongresua, LANGUNEk FUEN erakundearekin batera antolatu du.
2024/11/14
MugikortasunaUrtea hasi zenetik, 1.069.296 txartel saldu ditu Avanzaren webguneak, hau da, emakidadunaren salmenta guztien % 25 inguru (4,2 milioi). Gainera, zerbitzari berriak martxan jartzearekin batera, web-orria errendimendu betean dabil: iraileko lehen astean 1.700 billete saldu ziren egunean, eta azaroko lehen astean ia 5.200 egun batzuetan
2024/11/12
Diputatu NagusiaEider Mendozak eta Eric Galvez alkateak lan bilera egin dute herriko desafio eta proiektuak aztertzeko; ondoren, foru diputatuak Chillida Lantokin elkartu dira, donostiar artista handiaren jaiotzaren mendeurrena oroituz
2024/11/14
Gizarte Politika· Azterlanaren helburua da mendekotasun-egoeran dauden 65 urtetik gorako pertsonen bizi-kalitatearen pertzepzioa ezagutzea, bai haien etxeetan, bai lurraldeko egoitza-zentroetan. · Inkesta 13.000 adinekori egingo zaie, eta Aldundiak lurraldeko bizi-kalitatearen eskaerei zuzenean erantzungo dieten estrategiak diseinatu ahal izango ditu.