Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Euskadiko balio ekologiko handieneko hezeguneetako batean egin dira leheneratze-lanak; mehatxatutako flora- eta fauna-espezieak daude bertan, eta uretako hegaztiak migratzeko gune estrategikoa da. Ekaina eta urria bitartean egindako lanek inguruko eremuetan uholdeen arriskua murrizten laguntzen dute. 2026ko udaberrian LIFE-Humedales proiektuaren akordioa sinatzea aurreikusten da, paduraren berreskurapenean aurrera egitea eta inguruko biodibertsitatea hobetzea ahalbidetuko duena, eta, aldi berean, eremuaren uholde-arriskua 11 zentimetro murriztea espero da.
2025/11/14
Gizarte PolitikaEuropean Social Networkek (ESN) Gipuzkoako Foru Aldundia saritu du ‘Gizarte Zerbitzuetan Sektore Publikoaren Lankidetzari Saria’ emanez, Zaintza HerriLab estrategiagatik; lurraldean zehar zaintza arloan bultzatu den lankidetza-lanari egindako aitortza da saria. Aitorpen honek balorean jartzen du Gipuzkoak gobernantza partekatuaren eta sare-lanaren eredua sustatzeko duen gaitasuna, zaintzak ikuspegi komu-nitario batetik indartzen dituen eredua. Zainketa eta Gizarte Politikako diputatu Maite Peñak nabarmendu du sariak aitortu egiten duela estrategiaren helburua: ongizatea hobetzea, etxean egoteko aukera sustatzea eta Gipuzkoako zaintza-sarea zabaltzea.
2025/11/14
Ogasuna2025eko lehen hamar hilabeteetan 579 milioi gehiago bildu dira, 2024ko aldi berarekin alderatuta.
2025/11/17
AzpiegiturakGI-3520 errepideko jarduketak ibilgailuen abiadura motelduko du, galtzada altxatuko da eta espaloiak handituko, pilotalekuaren eta Ostatuaren ingurua babesteko.