Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/10/31
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Buruntzaldea bisitatu du, bertako erakargarri turistiko batzuk eta horien inguruko beharrak eta inguruabarrak bertatik bertara ezagutzeko. Horrela amaitu da joan den urteko idazkenean hasitako bisita-txanda. Gainera, inguruko alkate eta arduradun turistikoekin bildu da, eta haiekin partekatu du departamentuak bultzatzen ari den estrategia turistikoa. Estrategia horren helburua jarduera desestazionalizatzea eta deslokalizatzea da, industria horrek sortzen duen aberastasuna modu bidezkoagoan bana dadin lurralde osoan.
2024/10/31
Kirolak2023-2025 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren baitan, foru erakundeak 1,2 milioi euro eman ditu udal kiroldegi berri bat eraikitzeko.
2024/10/08
KirolakAlternatibak aztertu ondoren, bi erakundeek erabaki dute Aldundiak batzorde betearazlea ordezkatzea, Federazioaren eginkizun guztiak bere gain hartuta. Bestela, urtero lurraldean egiten diren ehun bat lasterketen % 82 federazioaren babesik gabe geratuko lirateke.
2024/11/05
MugikortasunaAzahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, Gipuzkoako aurrekontuak onartuz gero, udaberrian martxan jarriko den zerbitzu honek Zumarraga, Beasain eta Ordizia Tolosa eta Donostiarekin lotuko ditu. Orduoro egongo da zerbitzua astelehenetik ostiralera 6: 00etatik 21:00etara, eta bi ordutik behin larunbat eta igandeetan 8: 00etatik 22:00etara.