Fil d'Ariane

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Filtre personnalisé

Facette de catégorie

Facette de catégorie

Résultats de recherche

4
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak aurrera egin du erakundeen arteko lankidetzan, Hernaniko alkatearekin eta Urola Erdikoekin bilduz

2023/12/20

Mugikortasuna

Lehen topaketa honetan, Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak eta udal eta eskualdeetako ordezkariek Hernaniko eta Urola Erdiko garraio publikoaren egoera aztertu dute, baita dauden beharrak ere, zerbitzua etengabe hobetzeko prozesuan laguntzen jarraitzeko helburuarekin.

Gipuzkoako gizartearen onurarako aurrekontu akordio baten gainetik, EH Bilduk "hauteskunde interes alderdikoiak" jarri izana deitoratu du foru gobernuak

2023/12/18

Aurrekontuak

EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio gobernuak 2023ko kontuak luzatuko ditu, EH Bilduk edukiei dagokienez "oso gertu" zegoen itun bati “azken orduko marra gorriak jarri eta ezetz esan” ostean

Irungo ordainlekuaren parean Bilborako noranzkoan hirugarren errei bat egiteko proiektua esleitu da

2023/12/19

Gobernantza

Aurrekontua 585.000euro+BEZekoa da, eta lanak gauzatzeko epea 15 astekoa. Gidariek mugikortasun eta ikusmen hobea izango dute errei berriari esker.

Aldundiak datorren ostiralean, abenduak 29, egingo du Gabonetako Ate Irekien jardunaldia

Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira. Izen-emateak telefonoz, posta elektronikoz edo herritarren arretarako bulegoetan egin daitezke.