Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Planean foru-errepideak eta Irun, Hondarribia eta Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko beste eremu batzuen arteko loturak hobetzeko proposatzen da, eskualdeko errepide nagusietan esku hartuz. AP-8an Arbes parean egingo den lotura berria —Oñaurrekoarekin batera lotune osoa osatuko duena— Azken-Portuko biribilgune berri baten bidez konektatuko da Irun iparraldeko saihesbidearekin, eraztuna itxiz eta Irun Hegoaldeko Ingurabidea egia bihurtuz. Gainera, Amute, Mendelu eta Plaiaundiko jarduerak eskualde osoaren eraldaketa integralerako plan zabal baten baitan kokatzen dira.
2025/03/25
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
· Aldundiak berretsi egin du lurralde-orekarekiko duen konpromisoa, arreta espezializatua Gipuzkoa osora gerturatuz. Gaur Arrasateko Hariberria inauguratu du, eta epe motzean Zaldibian zabalduko du zerbitzu bera. · Egoitza berrian informazioa, orientazioa, laguntza psikologikoa eta soziala emango dira, bai eta emakumeen eskubideei eta aukerei buruzko aholkularitza ere.
2025/03/28
MugikortasunaNoemí López Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariordeak ere parte hartu du bileran, zeinetan dokumentu hori arautuko duten gidalerro nagusiak azaltzeko balio izan duen. Protokolo hay tresna "integrala eta proaktiboa" izango da Gipuzkoako hiriarteko garraio publikoan indarkeria matxistak prebenitzeko eta horien aurka borrokatzeko.